Leireko monasterioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
35. lerroa:
 
=== Iruñeko erresumaren babeslekua ===
[[Fitxategi:Nafarroako_erresuma_Antso_III.aren_heriotzaren_unean_1035_-_1b_bertsioa.svg|thumb|[[Iruñeko erresuaerresuma]] 1035. urtearen inguruan.]]
[[Eneko Arista]] hil zenean, bere seme [[Gartzia Enekoitz]] bere ahaide musulmanengandik aldendu zen, [[asturiar]]rekin harremanetan jarriz. Aliantza aldaketa honen emaitza, [[Clavijoko gudua]] izan zen (858), non nafar eta asturiarren aliantzak, azken hauek, [[Ordoño I.a Asturietakoa|Ordoño I.aren]] agindupean, Banu Qasitarren tropak garaitu zituen. Hala ere, Nafarroako erregeek Banu Qasitarren aurka egindako erasoek [[Abd ar-Rahman III.a]] [[kalifa]] kordobatarraren esku-hartzea eragin zuten. Kalifaren kanpainak [[924]]an iritsi ziren [[Zangoza]]ra, kalifak kristauak [[Ledea]]n eta [[Irunberriko arroila|Irunberriko arroilan]] garaitu zituenean. [[Iruñeko kanpaina|Iruñea arpilatua izan zen]]<ref name="lacarra" /> eta bere katedrala suntsitua. Nafarroan musulmanak sartu zirenean, Iruñeko apezpikuak eta kleroak Leirera joan behar izan zuten bizitzera, eta bertan izan zuten gotzainen egoitza [[1023]]ra arte. Botere politikoak ere babesa bilatu zuen monasterioan. Iruñeko gotzaina monasterioan bizi zenez, Leireko abadea eta Iruñeko apezpikua pertsona bera izan ziren mende oso batez<ref name=":0" />. [[Orti I.a Gartzeitz]] erregea, Aristarren azkena, Kordoban bizi izan zena eta Abd al-Rahman III.aren aitona zena, monasteriora erretiratu zen [[X. mende]]aren lehen erdian ohiturak hartuz ([[928]]an bertan bizi zela frogatuta dago) bere zaldizain Aznarrekin batera.