«Leireko monasterioa»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
=== Aragoiko erresumaren pean ===
[[Fitxategi:Monasterio de San Salvador de Leyre (7930782490).jpg|thumb|Leireko kriptako aldarea, erditik zatituta zutabe batekin.]]
Iruñeko [[Antso IV.a Gartzeitz]]en heriotza 1076an, [[Peñalen|Peñalengoa]], oso sentitua izan zen Leire eta [[Iratxeko monasterioa|Iratxeko monasterioetan]], hauen onuradun handia izan baitzen. Peñalengoaren aurretik Leireko monasterioak eliza eta monasterio agregatu ugari zituen, 19 errege dohaintzan, Antso IV.ak beste 36 handitu zuen ondasuna. Leireko monasterio boteretsuaren ondasunen artean zegoen, adibidez, [[Donostia|Donostiako]] [[Antigua (Donostia)|Antiguan]] zegoen San Sebastiani eskainitako monasterioa. Donostian zeuden monje hauek Leireraino bidaltzen zituzten bildutakoak, baita egun batez elikatzeko [[Izokin|izokina]] ere<ref>{{Erreferentzia|izenburua=4 Edad Media. - Geografia e historia de San Sebastián|url=https://www.ingeba.org/liburua/donostia/42aemedia/42aemedia.htm|aldizkaria=www.ingeba.org|sartze-data=2021-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Serapio Múgica|abizena=Zufiría|izenburua=Donación a Leire: orígenes de San Sebastián. Iglesias de Santa María, San Sebastián y San Vicente|orrialdeak=393–422|data=1935|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3323186|aldizkaria=Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV|alea=3|zenbakia=26|issn=0212-7016|sartze-data=2021-07-13}}</ref>. Bere garairik onenean boterea zuen 78 elizaren eta 58 herriren gainean<ref name=":4">{{Erreferentzia|izena=Ethel|abizena=Tyrrel|izenburua=Historia de la arquitectura románica del Monasterio de San Salvador de Leyre|orrialdeak=305–336|data=1958|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2255963|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=72|zenbakia=19|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-14}}</ref>.
 
Peñalengoaren heriotzaren ondoren, garai hartan errege panteoia zen [[Naiarako monasterioa]]n lurperatua izatea ezinezkoa zenez, litekeena da Leiren lurperatua izatea. [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]] eta [[Antso V.a Ramiritz|Antso Ramiritz Aragoikoa]] erregeak gerran sartu ziren nafar erresumaren jabe egiteko. Aragoikoak lortu zuen helburua, eta Nafarroa, orduan oraindik Iruñeko erresuma zena, Aragoirekin lotuta geratzen da [[1134]] arte. Garai honetan, San Juan de la Peña monasterioarekin lehian hasi zen, Aragoiko erregeek euren errege panteoia ezarri zuten tokian, eta monasterioa zein gotzaindegiren menpe zegoen argitzeko auzia hasi zen.
Auzi honek ehun urte inguru iraungo luke. [[1100]]eko [[maiatzaren 4]]an [[Paskoal II.a]] aita santuak bere iritzia eman zuen, elizbarrutiko eliza guztiak Iruñearen menpe jarriz, Iratxe eta Leire espresuki izendatuz. [[Vatikanoa]]ren erabaki honen ondoren, hogeita hamar urteko auzi ireki bat egon zen, non Leirek bere ustezko salbuespen kanonikoa galdu zuen, bere existentziaren oinarrizko arrazoia zena.
 
Monasterioa XIII. mendean gatazka horien ondorioz krisi sakonean sartu zen. Domingo Mendabiakoa abade zela, komunitate aldaketaren inguruko lehen saiakerak hasi ziren. Nafarroak ere errege-etxez aldatu zen: [[Tibalt I.a Nafarroakoa]] [[Xanpaina leinua]]ren lehen ordezkaria izan zen, [[zistertar]]ren ordenean eragina zuena. [[Clunyko abadia]]ren eredua jarraitzen zuten benediktarren gainbehera nabarmena zen, eta Leirek erabaki zuen ordenaz aldatzea eta zistertarrei atxikitzea. Domingo Mendaviakoak berak aita-santuari eskatu zion erregentzia aldaketa hau, bere kongregazioaren diziplina falta argudiatuta. Tibalt erregeak, bestetik, urrezko mila [[marabedi]] ordaintzea agindu zuen zistertarrak komentuan sartuz gero. [[1239]]an benediktarren ordena alboratu eta zistertarrena sartzea agindu zen. Benediktarrek, hala ere, ez zuten agindu hori bete, eta 70 urteko borrokaldia hasi zuten Leireren jabetzaren inguruan, monje zurien eta beltzen arteko borrokaldiagatazka<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Tomás|abizena=Moral|izenburua=El monasterio de Leyre en el último período de vida cisterciense ( 1800-1836 )|orrialdeak=77–100|data=1970|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1301095|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=118|zenbakia=31|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-12}}</ref>, tarte batez armatua ere izan zena<ref name=":4" />. Gatazka honetan Gaztelak, Nafarroak eta Frantziak parte hartu zuten, bakoitzak bere interesekin<ref name=":4" />.
 
=== Zistertarrak ===
=== Eliza ===
{{commonskat|Monastery of Leyre, church|Leireko monasterioko eliza}}
Leireko San Salbador eliza da monasterioaren elementu arkitektoniko nagusia. XI. mendetik XII. mendera bitarteko eraikuntza erromanikoaren zati batzuk mantentzen ditu, hala nola [[kripta]], [[abside]]ak, dorrea, [[habearte]] nagusia eta ataria, ''Porta Speciosa'' bezala ezagutzen dena<ref name=":4" />. Horien gainean, ondoren eraikitako elementuak gainjartzen dira, hala nola [[ganga (arkitektura)|ganga]] gotikoa, Iruñeko erregeen panteoia eta XIV eta XV. mendeetako kapera gotiko txiki bat. Iruditeriaren artean, Leireko Andra Mariaren irudia dago, 1970ean bertan jarri zena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Santa María de Leyre se celebra este 9 de julio – Iglesia Navarra|hizkuntza=es|url=https://www.iglesianavarra.org/noticias/2014/07/santa-maria-de-leyre-se-celebra-este-9-de-julio/|sartze-data=2021-07-13}}</ref>, XIV. mendeko gurutzean hildako Kristo baten tailu bat eta XVII. mendeko Nunilo eta Alodia santuaren erretaula nabarmentzen dira.
 
==== Aurrealdea ====
=== Kripta ===
[[Fitxategi:Leyre - Capitel.stl|thumb|Leireko kapitel bat, hiru dimentsiotan. [https://sketchfab.com/3d-models/leyre-capitel-a0c74298c15046b19d94b767cb1371b6 Koloretako bertsioa].]]
Leireko [[kripta]] ez da ohiko kripta bat. Ez da lurpekoa, eta ez dago inoiz lurperatzeko leku izatera bideratu izanaren ebidentziarik. Bere tamaina eta altueragatik nabarmentzen da, baita zutabe txikien gainean altxatzen diren kapitel handiengatik ere. Ikerleek ez dakit zehazki ea elizarekin batera eraiki zen, edo lehenago<ref name=":4" />.
 
Eliza altxatuko zen lurra berdintzeko eraiki zen, eta elizaren [[zimendu]] gisa erabili. Karratua da, elizaren burualdeari jarraituz, eta, beraz, hiru abside zirkular eta kanoi-gangez estalitako lau habearte berdin ditu. Horietako bat gainerakoak baino berriagoa da, eliza kriptarekin lotzen zuen eskailera leku horretan baitago. Kuartzoz eta burdinaz egindako kareharriz eraiki zen, eta, horri esker, kontserbazio-egoera onean egon da.
Tinpanoaren gainean dauden lau arkiboltak izaki erreal eta fantastikoen irudikapenez apainduak daude, erromanikoaren ohiko harmonia duten landare eta animalia motiboekin. Zutabeak, alde bakoitzetik hiru, gai ezberdinez apaindutako kapitelez koroatuta daude. Ezkerretik eskuinera, kapitelek lehoiak irudikatzen dituzte, beren kumeak babesten, [[Jaka]]n ohiko pertsonaiak kokoriko jarrita, lepoak gurutzatuta eta hanketan mokoka ari diren hegaztiak, edo buru bat, zurtoinez eta akanto hostoz lotuta. Atea marmolezko [[mainel]] batetik zatituta dago. Alboetan, lehoien gainean jarrita dauden santuen irudiak daude.
 
[[Arkibolta|Arkibolten]] gainetik [[Friso|frisoa]] dago. Bertan, [[Biblia]]ko eszenak eta pertsonaiak irudikatzen dira. Ezkerretik eskuinera, lerro garaienean, [[Mikel (goiaingerua)|Mikel goiaingerua]], [[Jakue Zebedeorena]], Salbatzailea, Petri, Joan, Nunilo eta Alodia santuen martirioko eszenak, [[munstro]] apokaliptiko bat, [[arima]] bat harrapatzen ari den [[deabru]]a, [[heriotza]]ren dantza eta [[Jonas]] balearekin irudikatuta daude. Beheko lerroan, [[Ikustaldia]], [[Deikundea]], gotzain edo santu bat eta aingeru tronpetari bat irudi estilizatuen bidez irudikatzen dira, eta, ezkerrean, beste gotzain bat, bakulu eta ebanjelioarekin, beste aingeru tronpetari bat eta gizon baten burua<ref name=":4" />.
 
<gallery mode="packed">
Leire garrantzitsua zen, eta erregeentzat gune zentrala zen, eta horregatik pentsatzen da logikoa izango litzatekeela bertan lurperatzea erregeak. Hala ere, ez dira aurkitu hilobiak, kripta ez zen inoiz erabili eta, garai horretan ohitura zen bezala, lurperatzeak elizaren kanpoaldean egiten ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Biblioteca Virtual Miguel de|abizena=Cervantes|izenburua=La primitiva basílica de Santa María del rey Casto de Oviedo y su real panteón / Fortunato de Selgas|hizkuntza=es|url=http://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/la-primitiva-baslica-de-santa-mara-del-rey-casto-de-oviedo-y-su-real-panten-0/html/003a5f1e-82b2-11df-acc7-002185ce6064_4.html|aldizkaria=Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes|sartze-data=2021-07-13}}</ref>. Tradizio nafarraren arabera, [[Eneko Arista]] bertan dago lurperatuta. [[Antso I.a Gartzeitz]], 925an hildakoa eta bere semea [[Gartzia II.a Santxitz]] (h. 970) ''Sancti Stefani portico''n lurperatuta daudela dio dokumentazioak, ziurrenik [[Deioko gaztelua]]. Naiara konkistatu zutenean, errelebantzia irabazi zuen Leirek. [[991]]an [[Ramiro Gartzeitz Viguerakoa]] eta [[Teresa Leongoa]] Leiren lurperatu zituztela dokumentatu da. [[Andregoto Garindoitz]], Gartzia II.a Santxitzen beste emaztea [[Irunberri]]ra bizitzera joan zen, eta horrek ere sinisgarritasuna ematen dio Leireko lurperatzeei. [[Gartzia IV.a Santxitz]]ek Naiarako Santa Maria monasterioa sortu zuen 1053an, eta bertan ezarri zuen errege panteoia, baina mantendu zen Leiren hilobiratutako erregeen inguruko mitoa. Aragoitarren dominazio garaian San Juan de la Peñan lurperatu zituzten erregeak eta, [[Nafarroako Erresuma]] behin sortuta, [[Iruñeko katedrala|Iruñeko katedralean]]; [[Joanes III.a Nafarroakoa]] eta [[Katalina Foixkoa]] [[Leskarre]]n daude lurperatuta.
 
Tradizioak, hala ere, pisu handia zuen. [[1613]]ko [[abuztuaren 13]]an Juan Etxaide abadeak hegoaldeko horman erreformak egin zituen eta Iruñeko apezpikua deitu zuen bertan hezurrak agertuko zirelakoan. Bertan ziren ere Prudencio Sandoval fraide eta historialaria, eta [[Juan Garro]], [[Xabierko gaztelua]]ren jauna. Honek lau kutxa eraman zituen<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=J. J. (José Javier)|abizena=Azanza-López|izenburua=El traslado de los reyes navarros a la catedral de Pamplona (1865-1866): arte y artistas para una ceremonia frustrada|data=2011|url=https://dadun.unav.edu/handle/10171/59656|issn=1130-5517|sartze-data=2021-07-13}}</ref>, bertan hezurrak jartzeko, jasoko zituzten erregeen izenekin; izan ere, hezur horiekin urrezko eta zetazko elementuak zeudela jaso zuten eta, beraz, erregeei egotzi zizkieten hezurrak<ref name=":4" />. Kutxak sakristiaren hormaren ondoan jarri ziren, eta erregeen izenak XI. eta XII. mendeko kodize batetik kopiatu ziren. Liburu horretan dauden izenak, agian, aldatu ziren idatzi eta gero, panteoiaren izaera aldarrikatzen jarraitu ahal izateko. [[1864]]an hezur horiek Esara eraman ziren, hilobia profanatu zutela entzun eta gero. [[1865]]an saiatu ziren hezurrak Iruñeko katedralera eramaten, baina bi urte beranduago ez zuten lortu eta bertan behera utzi zen ekimena<ref name=":3" />. [[1888]]an kofre berri bat egin zen, estilo neogotikokoa. [[1982]]ko [[urriaren 21]]ean gaur egun dagoen lekuan jarri ziren ustezko erregeen gorpuak, Nafarroako errege-erreginen panteoia izena eman zaion lekuan.
 
== Santuak eta adbokazioak ==