«Leireko monasterioa»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Leire zen, finean, Iruñeko Erresumaren garai horretako gune zentrala<ref name="primer">{{Erreferentzia|izena=José María Lacarra y de|abizena=Miguel|izenburua=El primer románico en Navarra, estudio histórico arqueológico|orrialdeak=221–272|abizena2=Gudiol|izena2=José|data=1944|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2244032|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=16|zenbakia=5|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-12}}</ref>. Antso Handiak bertan ikasi zuen, abadeari "nire maisu" deitzen zion eta, monasterioari, "nire erresumaren zentro eta bihotza"<ref name=":2" />. Garai horretan [[baskoi]]en eta [[bisigodo]]en arteko gatazkak ohikoak baziren ere, Leire eta bere inguruak gune [[erromantze|erromantzatuak]] ziren, oraindik ere gertu dagoen [[Erromantzatua]] udalerriak adierazten duen bezala; gatazka horietatik kanpo zegoen eremua<ref name="primer" />. Era berean, lehen aipatutako Adelhemoren liburuak adierazten du mugaren beste aldeko [[Karolingioak|karolingiarren]] eraginen bat bazegoela, frankoen ikuspegi espantsionistaren ondorioz<ref name="primer" />.
 
Iruñea erdi suntsitua, Iruñeko erregeek Aragoiko iparraldeko hainbat gune elkartuta, Leire euren erresumaren erdialdean dago. Ondoren, [[Errioxa]] konkistatzerakoan, bertako monasterioek hartu zuten garrantzia, baina [[1076]]an Errioxa [[Gaztela]]ren esku geratu zenean, Nafarroako agintariek berriro ere begiratu zioten Leireri<ref name="primer" />. Errioxan ere sortu zen, 923an Nunilo eta Alodia santuak gurtzeko monasterio bat. Bertara joan ziren mojak, emakumezkoak, Leiretik atera zirela uste da; izan ere, garai horretan, gaur egungo monasteriotik oso gertu, emakumezkoen beste monasterio bat zegoela interpretatu da<ref>{{Erreferentzia|izena=Tomás|abizena=Moral|izenburua=El monasterio riojano de las santas mártires Nunilo y Alodia|orrialdeak=435–446|data=1975|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1154500|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=140|zenbakia=36|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-14}}</ref>.
 
=== Tenplu erromanikoaren eraikuntza eta sagarapena ===