Leireko monasterioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
192. lerroa:
 
Leire garrantzitsua zen, eta erregeentzat gune zentrala zen, eta horregatik pentsatzen da logikoa izango litzatekeela bertan lurperatzea erregeak. Hala ere, ez dira aurkitu hilobiak, kripta ez zen inoiz erabili eta, garai horretan ohitura zen bezala, lurperatzeak elizaren kanpoaldean egiten ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Biblioteca Virtual Miguel de|abizena=Cervantes|izenburua=La primitiva basílica de Santa María del rey Casto de Oviedo y su real panteón / Fortunato de Selgas|hizkuntza=es|url=http://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/la-primitiva-baslica-de-santa-mara-del-rey-casto-de-oviedo-y-su-real-panten-0/html/003a5f1e-82b2-11df-acc7-002185ce6064_4.html|aldizkaria=Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes|sartze-data=2021-07-13}}</ref>. Tradizio nafarraren arabera, [[Eneko Arista]] bertan dago lurperatuta. [[Antso I.a Gartzeitz]], 925an hildakoa eta bere semea [[Gartzia II.a Santxitz]] (h. 970) ''Sancti Stefani portico''n lurperatuta daudela dio dokumentazioak, ziurrenik [[Deioko gaztelua]]. Naiara konkistatu zutenean, errelebantzia irabazi zuen Leirek. [[991]]an [[Ramiro Gartzeitz Viguerakoa]] eta [[Teresa Leongoa]] Leiren lurperatu zituztela dokumentatu da. [[Andregoto Garindoitz]], Gartzia II.a Santxitzen beste emaztea [[Irunberri]]ra bizitzera joan zen, eta horrek ere sinisgarritasuna ematen dio Leireko lurperatzeei. [[Gartzia IV.a Santxitz]]ek Naiarako Santa Maria monasterioa sortu zuen 1053an, eta bertan ezarri zuen errege panteoia, baina mantendu zen Leiren hilobiratutako erregeen inguruko mitoa. Aragoitarren dominazio garaian San Juan de la Peñan lurperatu zituzten erregeak eta, [[Nafarroako Erresuma]] behin sortuta, [[Iruñeko katedrala|Iruñeko katedralean]]; [[Joanes III.a Nafarroakoa]] eta [[Katalina Foixkoa]] [[Leskarre]]n daude lurperatuta.
 
Tradizioak, hala ere, pisu handia zuen. [[1613]]ko [[abuztuaren 13]]an Juan Etxaide abadeak hegoaldeko horman erreformak egin zituen eta Iruñeko apezpikua deitu zuen bertan hezurrak agertuko zirelakoan. Bertan ziren ere Prudencio Sandoval fraide eta historialaria, eta [[Juan Garro]], [[Xabierko gaztelua]]ren jauna. Honek kutxa batzuk eraman zituen, bertan hezurrak jartzeko, jasoko zituzten erregeen izenekin. Kutxak sakristiaren hormaren ondoan jarri ziren, eta erregeen izenak XI. eta XII. mendeko kodize batetik kopiatu ziren. Liburu horretan dauden izenak, agian, aldatu ziren idati eta gero, panteoiaren izaera aldarrikatzen jarraitu ahal izateko. [[1864]]an hezur horiek Esara eraman ziren, hilobia profanatu zutela entzun eta gero. [[1865]]an saiatu ziren hezurrak Iruñeko katedralera eramaten, baina bi urte beranduago ez zuten lortu eta bertan behera utzi zen ekimena. [[1888]]an kofre berri bat egin zen, estilo neogotikokoa. [[1982]]ko [[urriaren 21]]ean gaur egun dagoen lekuan jarri ziren ustezko erregeen gorpuak, Nafarroako errege-erreginen panteoia izena eman zaion lekuan.
 
== Santuak eta adbokazioak ==