«Leireko monasterioa»: berrikuspenen arteko aldeak

 
=== Inguru naturala ===
Zorua, itsas jatorriko [[Mesozoiko]] eta [[Zenozoiko]]ko deposituez osatuta dago, non [[kareharri]] eta [[dolomita]]k ugariak diren, batzuetan oso [[harea]]tsuak<ref>{{Erreferentzia|izena=Josep Maria|abizena=Mata Perelló|izenburua=Recorrido geológico desde Liédana a Lumbier, Biguezal, Castilnuevo, Salvatierra de Esca, Sigüés, Yesa y al Monasterio de Leyre, a través del patrimonio geológico y minero de las comarcas del nordeste de Navarra y de la Jacetánia|hizkuntza=en|abizena2=Sanz Balagué|izena2=Joaquim|data=2013-12|url=http://hdl.handle.net/2099/14271|aldizkaria=Algeps: revista de geologia|alea=657|issn=2013-5114|doi=10.5821/algeps..3234|sartze-data=2021-07-13}}</ref>. [[Eozeno]]ko [[marga]] eta [[flysch]]ak tolestuta agertzen dira, hegoalderantz okertuak<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=María Ángeles|abizena=Mezquíriz|izenburua=Presencia de un "aquilegus" en Leire. Posible sustrato romano|orrialdeak=161–170|data=2004|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1112397|aldizkaria=Trabajos de arqueología Navarra|alea=17|issn=0211-5174|sartze-data=2021-07-13}}</ref>. [[Landaredia]]n, [[pago]]z eta [[pinu gorri]]z osatutako basoak nabarmentzen dira, [[erkamezti]], [[haritz]], eta [[Arte (zuhaitza)|artadiekin]] batera. [[Hegazti]]en fauna da nagusi, eta bertan [[ugatz]]a da alerik bereizgarriena eta nabarmenena.
 
== Historia ==
Erreferentzia hauek 844. urterako monasterioak nolabaiteko garrantzia zuela eta liburutegi on bat zuela aditzera ematen dute, honek bere fundazioa lehenagokoa izan zela adierazten duelarik. Mahomaren biografia bat edukitzeaz gain<ref>{{erreferentzia|izena= María Jesús |abizena= Viguera Molins|izenburua= Aragón musulmán|lekua= Zaragoza|argitaletxea= Mira editores|urtea= 1988|orrialdea= 87-88| ISBN = 84-86778-06-9}}</ref>, Adelhelmo apaiz nordikoaren testuak ere bazituzten liburutegian<ref name=":0" />. Monasterioaren existentziaren beste erreferentzia garrantzitsu bat, [[IX. mende]]aren erdialdean, [[Nunilo]] eta [[Alodia]] santuen gorpuak Leirera eramateko errege-agindua dira, ziurrenik [[Oneka Beraskoitz Iruñekoa]] emaztearen eskariz<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Francisco Iñiguez|abizena=Almech|izenburua=El monasterio de San Salvador de Leyre|orrialdeak=189–220|data=1966|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1301505|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=104|zenbakia=27|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-12}}</ref>. Tradizioaren arabera, Emeterio eta Zeledonio Calahorrako martirien erlikiak ere Leirera mugitu ziren garai horretan<ref>{{Erreferentzia|izena=Tomás|abizena=Moral|izenburua=El monasterio de Leyre y las reliquias de los Santos mártires de Calahorra|orrialdeak=127–153|data=1967|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2257338|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=106|zenbakia=28|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-12}}</ref>. Jakina da Eulogiok Nafarroan zehar bidaiatu zuen garaian musulmanen eta nafarren arteko harremana ona zela, penintsulako lurraldetik mugitzeko oztopo handirik izan gabe. Hala ere, [[Iruñeko Erresuma]]ren egoera politikoa aldatu egin zen urte horietan. Tradizionalki, Iruñeko erregeek eta [[Banukasitarrak|Banukasitarrek]] harreman onak izan zituzten<ref group="oh">[[Banukasitarrak]] ({{lang-ar|بنو قسي‎}}, Banu Qasi, «Cassiusen seme-alabak») IX. eta X. mendeetan [[Ebroko harana]] —zenbait unetan, [[Mediterraneo]]raino— gobernatu zuen euskal [[muladi]]en leinua izan zen. Jarrera aringarria izan zuten Iruñeko erregeekin aliatutako Kordobako agintarien aurrean, hauei familia bidez lotuta zeudelako.</ref>.
 
1943an egin zen indusketan, hala ere, erromatar garaiko epigrafe bat aurkitu zen, ''aquilegus'' edo [[zahori]] bati eskainia; hipotesi baten arabera, monasteriotik gertu dagoen Birjinen iturrian Antzinako Erromako tenpluren bat egongo litzateke, eta ''aquilegus'' horri eskainitako harria bertatik letorke. Denborarekin, uraren kultu hori Birjinen iturri bilakatuko litzateke, eta Alodia eta Nuniloren tradizioekin [[Sinkretismo|sinkretismoa]] garatu<ref name=":2" />. Edonola ere, gaur egugno elizaren aurretik beste eraikuntza bat egon zela argi dago. Lehen eliza horren forma zehaztea zaila da, ordea, baina egindako ikerketa arkeologikoek eliza [[Mozarabiar artea|mozarabiar bat zela]] ondorioztatu dute, gaur egun elizaren zati gotikoa dagoenaren azpian, baina orientazioa gradu batzuk aldatuta<ref name="planimetria" />. Gutxi gora behera 15 metroko aldea zuen karratu bat zen eliza hau.
 
=== Iruñeko erresumaren babeslekua ===
[[Eneko Arista]] hil zenean, bere seme [[Gartzia Enekoitz]] bere ahaide musulmanengandik aldendu zen, [[asturiar]]rekin harremanetan jarriz. Aliantza aldaketa honen emaitza, [[Clavijoko gudua]] izan zen (858), non nafar eta asturiarren aliantzak, azken hauek, [[Ordoño I.a Asturietakoa|Ordoño I.aren]] agindupean, Banu Qasitarren tropak garaitu zituen. Hala ere, Nafarroako erregeek Banu Qasitarren aurka egindako erasoek [[Abd ar-Rahman III.a]] [[kalifa]] kordobatarraren esku-hartzea eragin zuten. Kalifaren kanpainak [[924]]an iritsi ziren [[Zangoza]]ra, kalifak kristauak [[Ledea]]n eta [[Irunberriko arroila|Irunberriko arroilan]] garaitu zituenean. [[Iruñeko kanpaina|Iruñea arpilatua izan zen]]<ref name="lacarra" /> eta bere katedrala suntsitua. Nafarroan musulmanak sartu zirenean, Iruñeko apezpikuak eta kleroak Leirera joan behar izan zuten bizitzera, eta bertan izan zuten gotzainen egoitza [[1023]]ra arte. Botere politikoak ere babesa bilatu zuen monasterioan. Iruñeko gotzaina monasterioan bizi zenez, Leireko abadea eta Iruñeko apezpikua pertsona bera izan ziren mende oso batez<ref name=":0" />. [[Orti I.a Gartzeitz]] erregea, Aristarren azkena, Kordoban bizi izan zena eta Abd al-Rahman III.aren aitona zena, monasteriora erretiratu zen [[X. mende]]aren lehen erdian ohiturak hartuz ([[928]]an bertan bizi zela frogatuta dago) bere zaldizain Aznarrekin batera.
 
Leire zen, finean, Iruñeko Erresumaren garai horretako gune zentrala<ref name="primer">{{Erreferentzia|izena=José María Lacarra y de|abizena=Miguel|izenburua=El primer románico en Navarra, estudio histórico arqueológico|orrialdeak=221–272|abizena2=Gudiol|izena2=José|data=1944|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2244032|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=16|zenbakia=5|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-12}}</ref>. Antso Handiak bertan ikasi zuen, abadeari "nire maisu" deitzen zion eta, monasterioari, "nire erresumaren zentro eta bihotza"<ref name=":2" />. Garai horretan [[baskoi]]en eta [[bisigodo]]en arteko gatazkak ohikoak baziren ere, Leire eta bere inguruak gune [[erromantze|erromantzatuak]] ziren, oraindik ere gertu dagoen [[Erromantzatua]] udalerriak adierazten duen bezala; gatazka horietatik kanpo zegoen eremua<ref name="primer" />. Era berean, lehen aipatutako Adelhemoren liburuak adierazten du mugaren beste aldeko [[Karolingioak|karolingiarren]] eraginen bat bazegoela, frankoen ikuspegi espantsionistaren ondorioz<ref name="primer" />.
 
Iruñea erdi suntsitua, Iruñeko erregeek Aragoiko iparraldeko hainbat gune elkartuta, Leire euren erresumaren erdialdean dago. Ondoren, [[Errioxa]] konkistatzerakoan, bertako monasterioek hartu zuten garrantzia, baina [[1076]]an Errioxa [[Gaztela]]ren esku geratu zenean, Nafarroako agintariek berriro ere begiratu zioten Leireri<ref name="primer" />.