Leireko monasterioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
195. lerroa:
Birila tradiziozko santu lokal bat da, ez da benetako santu kanonikoa. Birila ([[Tiermas]], c. 870 - Leireko monasterioa, c. 950) aragoiar monjea izan zen, X. mendean Leireko abadea izandakoa. Dokumentuetan jasotzen da [[928]]an Birila izeneko abade bat egon zela bertan.
 
Kondaira lokalaren arabera, [[Donejakue bidea]]n leku askotan adierazten duten kondaira baten protagonista izan zen Birila. Tradizioaren arabera, ez zuen zeruko [[betikotasun]]a eta zoriontasuna oso ondo ulertzen. Behin, [[urretxindor]] baten [[txio]]aktxioak erakarrita basora joan eta 300 urtez egon zen txoriari begira; bera unetxo bat baino pasatu ez zelakoan zegoen, baina monasteriora itzuli zenean ez zuen inor ezagutzen eta ez zuen inork ezagutu. Ondoren, Jaungoikoa agertu omen zitzaion, zoriona txoriaren kantua baino handiagoa zela esanez. Horren ondorioz monasterioko fraideek Birila [[santu]]tzat hartu zuten.<ref>{{erreferentzia|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Birila,S|izenburua=Birila, San}}</ref>. Kondairaren aldaera baten arabera, garaiko abadeek pentsatu zuten bere eguneko paseoan pizti batzuk jan zutela<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Leyendas del Camino de Santiago en Navarra - Descubre Navarra|hizkuntza=es|url=http://turismo.navarra.com/camino-de-santiago/leyendas-del-camino-de-santiago-en-navarra/|aldizkaria=turismo.navarra.com|sartze-data=2021-07-12}}</ref>.
 
Jada [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso Nagusiaren]] garaian gurtua, [[Zistertar]]rek bere santuen zerrendan sailkatzen dute.