«Leireko monasterioa»: berrikuspenen arteko aldeak

1.903 bytes added ,  Duela 4 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
=== Monasterioak ===
Leireko monasterioan bi eraikin egin ziren funtzio horri begira. Horietako bat, monasterio zaharra, IX. mendekoa da, baina horma-atal batzuk eta dorre bat baino ez dira geratzen. Iparraldeko horma originala da, eta oso anarkikoa den [[harlandu]]z egina dago. Bertan, portada zahar eta xumea ikus daiteke, baita leiho estuak ere, batzuk [[ferra-arku]]z bukatuak. Ipar-ekialdean, oinplano karratuko dorre bat dago. Monasterio honek klaustro erromaniko bat izan zuen, 1836 eta 1954 artean [[Mendizabalen desamortizazioa]]ren ondoren instalazioak abandonatuta egon ziren garaian desagertu zena. Garai hartan, monasterio zaharraren hondakinen artean, estiloa eta materialak errespetatuz, ostalaritza hartzeko eraikin bat eraiki zen. Eraikin berri horrek, elizarekin batera, klaustro zaharra zegoen ostatuaren patioa osatzen du.
 
[[XVI. mende]]aren erdialdean monasterio berri bat eraikitzea erabaki zen, zaharra oso egoera txarrean baitzegoen. Monasterio zaharra elizaren iparraldean geratzen zen, hau eta mendilerroaren artean; berria hegoaldean altxatzen da, elizaren eta bailararen artean. 53 metroko luzera eta 43 metroko zabalera duen eraikuntza da, lau solairu dituena, elizaren hegoaldeko hormari itsatsia, Aragoiko estiloan egina. Beheko solairua eta lehen hiru solairuak Leireko harrobietako harriz egindako harlanduz eginak daude, azkena [[adreilu]] zurbilez. Azken solairu horrek arkuteria batzuk ditu, itsuak eta irekiak tartekatzen direnak. Teilatuak hegal handi bat du, [[Irunberri]]ko [[Tomas de Gaztelu]]k zizelkatua. Lanak [[1562]]an hasi eta [[1640]]an amaitu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Julio R. de|abizena=Oyaga|izenburua=Maestros constructores del monasterio nuevo de San Salvador de Leyre|orrialdeak=329–341|data=1953|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2253800|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=52|zenbakia=14|issn=0032-8472|sartze-data=2021-07-13}}</ref>.
 
=== Leireko kutxatila ===
{{sakontzeko|Leireko kutxatila}}