Kuba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
179. lerroa:
[[Fulgencio Batista]]ren kontrako oposizioa zabala zen: unibertsitateko ikasleak, langileak eta erdi mailako klasea. [[1956]]aren bukaeran, [[Fidel Castro]] abokatuak [[Sierra Maestra]]ko mendietan babes harturik, diktadoreari aurre egiteko [[gerrilla]] antolatu zuen. [[1958]]an Castrok, bere anaia [[Raúl Castro|Raul]], [[Camilo Cienfuegos]] eta [[Che Guevara]]rekin batera, Batista ihes egitera behartu zuen, eta [[1959]]ko urtarrilaren 8an Habanan sartu ziren. Castrok Lehen Ministro kargua hartu zuen eta [[Manuel Urrutia Lleó]]k errepublikaren lehendakariarena. 1959ko uztailean [[Osvaldo Dorticos]]ek hartu zuen lehendakari kargua.
 
[[1961]]ean, talde iraultzaileek Kubako Iraultza Sozialistaren Alderdi Batua sortu zuten, [[1965]]etik aurrera [[Kubako Alderdi Komunista]] bihurtu zena. Kubak [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] sozialismoa hartu zuen eredutzat eta lankidetza hitzarmenak izenpetu ziren bi herrialdeen artean. Kubako gobernuak nekazaritza erreforma egin eta lurrak nekazarien artean banatu zituen, banketxeak, azukre industria, atzerritarren ondasunak eta industria nazionalizatu zituen, eta hezkuntza, alfabetatze kanpainak eta hirigintzaren erreforma bultzatu zituen. Aldaketa horien ondorioz, Estatu Batuen eta Kubaren arteko harremanak gaiztotu ziren; 1961ean, Estatu Batuak [[Cochinos badiako inbasioa|uhartea mendean hartzen ahalegindu ziren Cochinos badian]], eta [[Kubaren kontrako estatubatuar bahimendua|merkataritzaren blokeoa]], Kubara esportatzeko debekua eta ordutik aurrera erregimen berria eraisteko konspirazioak bultzatu zituenditu ia etengabe. [[1962]]an, [[John Fitzgerald Kennedy|John F. Kennedy]] Estatu Batuetako lehendakariak [[Kubako Krisialdia|Sobietar Batasunak Kuban ezarriak zituen misilak kentzeko agindu zion Kubari]], eta, kendu ezean, uhartea hartuko zuela mehatxatu zuen.
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_183-L0614-040,_Berlin,_Fidel_Castro_an_der_Grenze.jpg|thumb|220px|<small>[[Fidel Castro]] [[Berlin]]en [[1972]]an, [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa|Ekialdeko Alemaniako]] [[Politburo]]ko kideekin</small>]]
[[1962]]an, Estatu Batuek hala eskatuta, [[Amerikako Estatuen Erakundea|Amerikar Estatuen Erakundetik]] (OEA) kanpo bota zuten Kuba, eta Kubak Latinoamerikako iraultza higikundeak sustatu zituenean, OEAko herrialde gehienek Kubarekiko harremanak hautsi zituzten. Halaber, 1960-1970. urteetan Kubak gudarosteak bidali zituen Afrikara, [[Angola]]ra eta [[Etiopia]]ra batez ere, Sobietar Batasunaren estatu-bezeroei laguntzera. Halaber, Asiako hego-ekialdeko iraultza mugimenduak bultzatusustatu zituen.
 
[[1975]]ean, Kubako Alderdi Komunistaren lehenengo biltzarra egin zen, eta 1976an konstituzio sozialista onartu zen. Urte hartan bertan ospatuegin zen lehenengo nazio biltzarra, eta bertan Fidel Castro, komunisten buruzagia, hautatu zuten estatu- eta gobernu-buru (eta horren arabera, baita gudarostearen buru ere). Horrenbestez, iraultzaz geroztik Fidel Castro izan zen Kubako burua, 2006ra arte. Castroren gobernuak sostengu handia izan zuen, hasieran batez ere, hezkuntza eta osasun zerbitzuak hobetu eta kubatarren gizarte maila guztietara hedatu zituelako; baina Kubak komunismoaren aldeko apustua egin zuenez, bakarturik geratu zen, inguruko herriek arbuiatua. Blokeo ekonomikoa eta komertziala ezarri zitzaion, eta bertako ekonomia Sobietar Batasunaren laguntzaren mende geratu zen.
 
1975-1989 bitartean, marxisten alde borrokatu zen Kubako gudarostea Afrikako zenbait herrialdetan,herrialdetanː adibidez, Angolan eta Etiopian,; eta laguntza eman zien Latinoamerikako eta Karibe inguruko zenbait herrialderi,herrialderiː [[Nikaragua]]ri, [[Guyana]]ri edo [[Grenada]]ri, besteak beste; dena dela, eta zenbait gudutan parte hartu zuen arren, [[Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua]]ren bilera Kuban egin zen [[1979]]an, eta Castro aukeratu zuten buruzagi, hurrengo hiru urterako. [[1980]]ko [[Marielgo exodoa]]n, sei hilabetezhilabetetan 125.000 kubatarrek emigratu zuten Estatu Batuetara<ref>[http://www.globalsecurity.org/military/ops/mariel-boatlift.htm Mariel Boatlift] Globalsecurity.org</ref>.
 
[[1989]]an, Sobietar Batasunean aldaketa politikoak abian jarri zirenean, Kubak ez zion bide berari jarraitu, eta are bakartuago gelditu zen. Azkenik, [[Sobietar Batasunaren desegitea|Sobietar Batasuna gainbehera]] etorri zenean haren laguntza galdu zuelarik, arazo ekonomiko larriek itota gelditu zen. Bestalde, 1961ean Estatu Batuek ezarri zioten blokeoa are gehiago indartu zen ondorengo urteetan, eta arazo larriak sortu ziren hari aurre egiteko. [[1992]]an [[Nazio Batuen Erakundea|NBEk]] bahimendua bertan behera geldi zedin eskatu zien Estatu Batuei, baina egoerak bere horretan jarraitu zuen eta emigrazio mugimendu handiak gertatu ziren, Kubatik Estatu Batuetara bereziki. [[1994]]an Kubatik ihes egiten ahalegindu ziren oldeak ikusirik, Kubako gobernuak eragozpenik ez zuela jarriko iragarri zuen, baina Estatu Batuek ezin zuten onartu halako emigrante multzo handia eta mugak itxi zituzten. Azkenean bi herrialdeen artean hitzarmen bat sinatu behar izan zuten emigranteen arazoari irtenbidea emateko. [[1996]]an Estatu Batuek [[Helms–Burton legea]] eman zuten, Kubako erregimenaren kaltetan, nahiz eta [[Europar Batasuna]] lege haren kontra agertu zen.