Kuba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
179. lerroa:
[[Fulgencio Batista]]ren kontrako oposizioa zabala zen: unibertsitateko ikasleak, langileak eta erdi mailako klasea. [[1956]]aren bukaeran, [[Fidel Castro]] abokatuak [[Sierra Maestra]]ko mendietan babes harturik, diktadoreari aurre egiteko [[gerrilla]] antolatu zuen. [[1958]]an Castrok, bere anaia [[Raúl Castro|Raul]], [[Camilo Cienfuegos]] eta [[Che Guevara]]rekin batera, Batista ihes egitera behartu zuen, eta [[1959]]ko urtarrilaren 8an Habanan sartu ziren. Castrok Lehen Ministro kargua hartu zuen eta [[Manuel Urrutia Lleó]]k errepublikaren lehendakariarena. 1959ko uztailean [[Osvaldo Dorticos]]ek hartu zuen lehendakari kargua.
 
[[1961]]ean, talde iraultzaileek Kubako Iraultza Sozialistaren Alderdi Batua sortu zuten, [[1965]]etik aurrera [[Kubako Alderdi Komunista]] izanbihurtu zena. Kubak [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] sozialismoa hartu zuen eredutzat eta lankidetza hitzarmenak izenpetu ziren bi herrialdeen artean. Kubako gobernuak nekazaritza erreforma egin eta lurrak nekazarien artean banatu zituen, banketxeak, azukre industria, atzerritarren ondasunak eta industria nazionalizatu zituen, hezkuntza, alfabetatze kanpainak eta hirigintzaren erreforma bultzatu zituen. Aldaketa horien ondorioz, Estatu Batuen eta Kubaren arteko harremanak gaiztotu ziren; 1961ean, Estatu Batuak [[Cochinos badiako inbasioa|uhartea mendean hartzen ahalegindu ziren Cochinos badian]], eta [[Kubaren kontrako estatubatuar bahimendua|merkataritzaren blokeoa]], Kubara esportatzeko debekua eta erregimen berria eraisteko konspirazioak bultzatu zituen. [[1962]]an, [[John Fitzgerald Kennedy|John F. Kennedy]] Estatu Batuetako lehendakariak [[Kubako Krisialdia|Sobietar Batasunak Kuban ezarriak zituen misilak kentzeko agindu zion Kubari]], eta kendu ezean, uhartea hartuko zuela mehatxatu zuen.
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_183-L0614-040,_Berlin,_Fidel_Castro_an_der_Grenze.jpg|thumb|220px|<small>[[Fidel Castro]] [[Berlin]]en [[1972]]an, [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa|Ekialdeko Alemaniako]] [[Politburo]]ko kideekin</small>]]