Kalipso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Lotura zuzendu
tNo edit summary
2. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n '''Kalipso'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0082.pdf Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak]</ref> ({{lang-grc|Καλυψώ}}, "ezkutatzen duena") [[Homero]]ren arabera, [[Atlas]] titanaren alaba eder baten izena zen, [[Ogigia]]ko uhartean erregina zena.
 
[[Ulises|Odiseo]], noraezean zegoena bere itsasontzia urperatu ondoren, uharte honetara heldu zenean, Kalipsok bere kobazuloan hartu zuen, ahogozagarriz, edariz, eta bere ohea emanez. Honela mantendu zuen zazpi urte luzez, [[Troia]]<nowiki/>ko heroiarekin lau seme izanez: [[Nausitoo]], [[Nausinoo]], [[Latino (erregea)|Latino]] (aldiz, batzuentzat [[Zirtze]] eta Odiseoren semea zena) eta [[Telegono]]. Kalipsok, Odiseok bere lehengo bizitza ahaztu zezan saiatu zen, eta hilezkortasuna eta betiereko gaztetasuna eskaini zizkion berarekin uhartean geratzen bazen. Baina heroia laster aspertu zen Kalipsoren laztanez, eta bere emazte [[Penelope]] faltan botatzen hasi zen.
 
Egoera hau ikusirik, [[Atena|Ateneak]] parte hartu zuen, eta Zeusi, Kalipsori Odiseo joaten uzteko agintzeko eskatu zion. [[Zeus]]ek bere mezularia zen [[Hermes]] bidali zuen, eta Kalipsok, obeditzea beste erremediorik ez zuela ikusirik, materialak eta janaria eman zizkion Odiseori baltsa bat egin eta bere bidaia jarrai zezan. Odiseok Kalipso agurtu zuen, baina deskonfidantza kutsu batekin, tranpa bat balitz ere, eta abiatu egin zen. Elezahar batzuk, Kalipso penaz hil zela kontatzen dute. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=El mito de Calipso|hizkuntza=es|data=2013-06-22|url=https://mitosyleyendascr.com/mitologia-griega/calipso/|aldizkaria=Mitos y Leyendas|sartze-data=2020-05-24}}</ref>