«Zentenarioa»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte added ,  Duela 10 hilabete
t
1881ean [[Madril|Madrilgo]] Universidad Central-ak, [[Pedro Calderón de la Barca|Calderón de la Barca]] idazlearen heriotzaren berrehungarren urteurrena ospatzeko, [[prosa]], [[bertso]] eta [[musika]] lan originalak saritzeko lehiaketa zabaldu zuen. Lehiaketa horretan parte hartu zuen [[Jose Erbiti|Jose Erbitik]], ''El Centenario, pasa-calle'' piezarekin. [[Maiatz|Maiatzean]] sari banaketari ekin zitzaion, [[Alfontso XII.a Borboikoa (Espainia)|Alfonso XII]] errege epaimahai buru. Bertan ziren infantak, Madrilgo Gobernadore José Alvarez de Toledo y Acuña eta Universidad Centraleko klaustro osoa. Erregeak sariak banatu zituen, eta zilarrezko domina egokitu zitzaion Jose Erbiti y Segarra maisuaren ''El Centenario, pasa-calle'' konposizioari. Lehen bertsio originala [[biolin]], [[gitarra]], [[bandurria]] eta [[Pandero|panderetarentzat]] idatzi zuen eta, urte batzuk geroago, egileak berak, Musika Bandarako egokituko zuen<ref name=":0" />.
 
=== Zentenarioa ErenterianErrenterian ===
Hipolito Gezala, Elkarte Filarmonikoko Zuzendari ohiak eraman zuen ''El Centenario'' partitura [[Errenteriako Musika Banda|Errenteriako Musika Bandara]], baina [[1920]]. urtera arte ez zen estreinatu. Garai hartan, 1920an, [[Jose Mari Iraola]] zuzendari igeldoarrak, ohi bezala Madalen jaiei hasiera eman zien [[Uztailaren 21|uztailak 21eko]] [[Kalejira|kalejirarekin]], baina ''Zentenarioaren'' doinuez lehen aldiz. Garaiko ohiturari jarraiki, udal garbiketa zerbitzuko langile batek [[Suziri|suziria]] bota ostean, kalejira herriko kaleetan zehar abiatu zen Viteri Eskola zaharrean Musika Bandak zuen egoitzatik irtenda, pieza berriaren doinuaz<ref name=":0" />.
 
3.322

edits