Elbira Agirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Elbiraren biografian hutsune handiak daude. Dirudienez, neska [[mestizo]]a zen. Egile batzuen ustez [[ñusta]] [[Inka Inperioa|inka]] baten alaba zen, hau da, printsesa inka batena.<ref>https://www.artehistoria.com/es/personaje/aguirre-elvira</ref> [[El Dorado]] aurkitzeko espedizioan bi haur-hezitzaile izan zituen; La Torralba izengoitikoa eta Maria Arriola.<ref>https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/aguirre-elvira-de/ar-17572/</ref> Neska honen irudia asko idealizatu da; egile desberdinen arabera, neska ederra zen eta, agian, bere aitaren idazkaria zen Pedrarias de Almestorekin maiteminduta zegoen. Dirudienez, aitak asko maite zuen eta alaba zen haren amorru bizia geldi arazteko bakarrenetariko bat. Loperen matxinadak porrot egin zuenean eta haren gizonen traizioaren jabe egin zenean, nahiago izan zuen bere eskuz sastakadez hiltzea, haren sufrikarioa eta bortxaketa sahiesteko. Neskaren gorpua Barquisimetoren elizan lurperatua izan zen. Neska hil ondoren Lope Agirre tiroz hil egin zuten.<ref>''Los vascos en América'', Segundo Izpizua; «Lope de Aguirre descuartizado», Academia Errante. Auñamendi bilduma, 1-2 zenbakia.</ref>
 
== Erreferentziak ==