Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
114. lerroa:
1903an sortutako ''[[Diario de Navarra]]''k, beste katoliko eta tradizionalista ia guztiek bezala, euskaltasuna eta foruak aldarrikatzen zituzten, artean. Hurrengo hamarkadan, ordea, argi geratzen hasi ziren posizio desberdinak, kontzientzia politikodun nafar euskaltzaleen eta nafar euskaltzale espainolisten arteko tirabirak. Hala ere, 1917tik aurrera, hainbat euskal proiektu landu zituzten elkarrekin Nafarroako Aldundia oinarri hartuta: [[Eusko Ikaskuntza]], Euskal Unibertsitatearen egitasmoa, Euskaltzaindia, etab. Nafarroako Diputazioak Espainiako lau euskal lurraldeen, "''provincias hermanas''" direlakoen aldeko adierazpenak egiten zituen. Artean, adostasuna zegoen mende hasieran Foruen Monumentua eraikitzeko eta bertako elementu euskaltzaleak hautatzeko.<ref name=":6">{{erreferentzia|izena=Ibai|abizena=Elorriaga|urtea=2014|izenburua=Kondaira|argitaletxea=UEU|orrialdeak=23-25|argitaratze-zenbakia=14|artikulua=Nabarrismoaren bilakaera historikoa euskal-nafar batasunaren aurrean|artikulu-url=http://www.kondaira.eus/article/view/47/52}}</ref>
 
Aldiz, egitasmo zehatzetarakozehatzen babesazbabeserako gainsalbu, arrakalak nabarmenak egitenzabaltzen ari ziren bi talde handiren artean. [[Karlismo]]<nowiki/>an laster nabaritu ziren, ordea, zatiketak: 1922ko [[Amaiurko gaztelua|Amaiurko oroigarri]]<nowiki/>aren inaugurazioak hautsak harrotu zituen. [[Víctor Pradera]] eta beste tradizionalista batzuk kontra sutsuki, Kanpionen eskola euskal herrizaleari aurkajarriak;<ref name=":4" /> karlista jaimistak, aldiz, oroigarriaren alde izan ziren ([[Ignacio Baleztena]]k, adibidez, inaugurazioan parte hartu zuen). 20ko hamarkadan, [[Karlismo|karlista]] jaimistek gertutasuna agertu zuten nafar euskal abertzaletasunarekin. 1923an, ''[[La Voz de Navarra]]'' egunkari nafarzale euskaltzalea sortu zen, foruzalea eta nafartasunaren euskal identitatea defendatzen zuena. Hala ere, bere irakurle multzoa aurkitu arren, ez zien itzalik egin ahal izan kopuruz ''Diario de Navarra'' eta ''[[El Pensamiento Navarro]]'' handiagoei. Liberalen kontrako hiru egunkariek polemikak izan zituzten sarritan, nafartasunaren hainbat gaitz elkarri leporatuz: