Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
110. lerroa:
[[File:Foruen_monumentua,_monument_als_Furs,_Pamplona.JPG|thumb|Foruen Monumentua Iruñean, herri diru bilketaz eta Diputazioaren babesaz eraikia (1903)]]
[[Fitxategi:Euskal_Estatutuaren_aldeko_manifestazioa_Lizarran_(Nafarroa),_1932ko_ekainean.PNG|thumb|[[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Estatutua]]<nowiki/>ren aldeko elkarretaratzea Lizarran (1932)]]
Gutxienena edo [[Euskaltzaletasun|euskaltasunaren]] aldekoa, euskaraz nafarzaletasuna ere deitzen zaio; [[eusko abertzaletasun|abertzaletasuna]]<nowiki/>rekin identifikatuta egon da neurri handi batean, baina eremu politiko zabalagoa hartuz: [[Nafarroa Garaia]]<nowiki/>ren nortasuna Euskal Herriaren baitan garatu nahi duen jarrera politikoa da. [[1876]]an [[Hirugarren Karlistaldia|Bigarren Karlistaldia]] amaitzearekin batera, kezka berezia piztu zen foruen eta Nafarroaren euskal identitatearen galerarekin. Gerra-legearen debekua gaindituz, euskal lurraldeetako hainbat euskaltzalek ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' egunkaria sortu zuten [[Madril]]<nowiki/>en. Bada, haren itzalean garatu zen ''[[Nafarroako Euskal Elkargoa|''Nafarroako Euskal Elkargoa (Asociación Euskara de Navarra]]'',]] gazteleraz ezaguna) [[Arturo Kanpion]] lemazainetako bat izanik, baina zuzenean politikan aritzeari muzin egin zioten, gehiago kultura arloari erreparatuz. [[Gamazada]]k (1893-1894) askoren euskal-nafar sentimenduak bateratzea lortu zuen foruen inguruan;<ref name=":4" /> eta Nafarroako lehenbiziko abertzaleak agertu ziren: [[Estanislao Arantzadi]], [[Daniel Irujo]] eta [[Manuel Irujo]] aita-semeak, etab.
 
1903an sortutako ''[[Diario de Navarra]]''k, beste katoliko eta tradizionalista ia guztiek bezala, euskaltasuna eta foruak aldarrikatzen zituzten, artean. Hurrengo hamarkadan, ordea, argi geratzen hasi ziren posizio desberdinak, kontzientzia politikodun nafar euskaltzaleen eta nafar euskaltzale espainolisten arteko tirabirak. Hala ere, 1917tik aurrera, hainbat euskal proiektu landu zituzten elkarrekin Nafarroako Aldundia oinarri hartuta: [[Eusko Ikaskuntza]], Euskal Unibertsitatearen egitasmoa, Euskaltzaindia, etab. Nafarroako Diputazioak Espainiako lau euskal lurraldeen, "''provincias hermanas''" direlakoen aldeko adierazpenak egiten zituen. Artean, adostasuna zegoen mende hasieran Foruen Monumentua eraikitzeko eta bertako elementu euskaltzaleak hautatzeko.<ref name=":6">{{erreferentzia|izena=Ibai|abizena=Elorriaga|urtea=2014|izenburua=Kondaira|argitaletxea=UEU|orrialdeak=23-25|argitaratze-zenbakia=14|artikulua=Nabarrismoaren bilakaera historikoa euskal-nafar batasunaren aurrean|artikulu-url=http://www.kondaira.eus/article/view/47/52}}</ref>