Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
108. lerroa:
 
== Nabarrismo euskaltzalea ==
[[File:Foruen_monumentua,_monument_als_Furs,_Pamplona.JPG|thumb|Foruen Monumentua Iruñean, herri diru bilketaz eta Diputazioaren babesaz eraikia (1903)]]
[[Fitxategi:Euskal_Estatutuaren_aldeko_manifestazioa_Lizarran_(Nafarroa),_1932ko_ekainean.PNG|thumb|[[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Estatutua]]<nowiki/>ren aldeko elkarretaratzea Lizarran (1932)]]
Gutxienena edo [[Euskaltzaletasun|euskaltasunaren]] aldekoa, euskaraz nafarzaletasuna ere deitzen zaio; [[eusko abertzaletasun|abertzaletasuna]]<nowiki/>rekin identifikatuta egon da neurri handi batean, baina eremu politiko zabalagoa hartuz: [[Nafarroa Garaia]]<nowiki/>ren nortasuna Euskal Herriaren baitan garatu nahi duen jarrera politikoa da. [[1876]]an [[Hirugarren Karlistaldia|Bigarren Karlistaldia]] amaitzearekin batera, kezka berezia piztu zen foruen eta Nafarroaren euskal identitatearen galerarekin. Gerra-legearen debekua gaindituz, euskal lurraldeetako hainbat euskaltzalek ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' egunkaria sortu zuten [[Madril]]<nowiki/>en. Bada, haren itzalean garatu zen ''[[Nafarroako Euskal Elkargoa|Asociación Euskara de Navarra]]'', [[Arturo Kanpion]] lemazainetako bat izanik, baina zuzenean politikan aritzeari muzin egin zioten, gehiago kultura arloari erreparatuz. [[Gamazada]]k (1893-1894) askoren euskal-nafar sentimenduak bateratzea lortu zuen foruen inguruan;<ref name=":4" /> eta Nafarroako lehenbiziko abertzaleak agertu ziren: [[Estanislao Arantzadi]], [[Daniel Irujo]] eta [[Manuel Irujo]] aita-semeak, etab.