CAD/CAM: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
3. lerroa:
 
[[Fitxategi:CAD3D.jpg|thumb|CAD bidez garatutako pieza]]
[[Ordenagailuz lagundutako diseinu]]-sistemak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=A Guide to CAD/CAM Software|hizkuntza=en|url=https://www.thomasnet.com/articles/custom-manufacturing-fabricating/cad-cam-software-explanation|aldizkaria=www.thomasnet.com|sartze-data=2021-04-16}}</ref> (CAD, '''''Computer Aided Design''''') produktu jakin baten ezaugarri gehienak, edota guztiak, jasotzen dituen ereduak sortzeko erabil daitezke. Ezaugarri horiek osagai bakoitzaren neurria, ingurua eta forma izan daitezke, adibidez, eta bi eta hiru dimentsioko marrazkietan gorde daitezke.
 
Neurriari dagozkion datuak sistema informatikoan sartu eta gorde ondoren, diseinatzaileak erraztasun handiagoz erabil eta alda ditzake diseinuaren ideiak, produktuaren garapenean aurrera egiteko. Horrez gainera, zenbait diseinatzaileren ideiak erabil eta txerta daitezke, datu horiek sare informatikoetan barrena bidal baitaitezke, eta beraz elkarrengandik urrun dauden diseinatzaile eta ingeniariek taldean lan egin dezakete. CAD sistemek produktu baten funtzionamendua simulatzeko aukera ematen dute. Proposatutako zirkuitu elektroniko batek aurreikusita bezala funtzionatuko ote duen egiaztatzea ahalbidetzen dute, edota zubi bat aurreikusitako zama jasateko gai izango den eta baita ontzi diseinatu berri batetik tomate-saltsa behar bezala isuriko den.