Sukar tifoide: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t wikidata interwiki |
No edit summary |
||
1. lerroa:
{{gaixotasun infotaula}}
{{ohar medikoa}}
'''Sukar tifoidea''' [[Salmonella]]ren [[serotipo]] batzuek (''S. typhi'' eta ''S. paratyphi'', [[Salmonella enterica]]ren azpi-espezieak direnak) eragindako gaixotasun kutsakorra da. Gaitz honen [[Gordailu natural|gordailua]] gizakia da, eta kutsapena [[eramaile osasuntsu]] zein gaixoen bitartez gauzatzen da: hauek milioika bakterio [[patogeno]] iraizten dituzte gorotzekin. Gorotz hauetaz kutsatutako ur eta janariak dira gaitz honen iturburua.
Garapen bidean dauden herrialdeetan oso hedatua dago gaitza, bertan higiene baldintzak eskasak direlako. Esaterako, ohikoa da hondakin uraren eta edateko uraren arazketa ez egotea. Europan sukar tifoidea arraroa da (3 kasu 2006. urtean Euskal Autonomi Erkidegoan).
|