Esentzia olio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
4. lerroa:
Landareen hainbat ataletik ateratzen dira: [[lore]]tik, [[fruitu]]etatik, [[hazi]]tik, [[hosto]]etatik, [[Azal (fruitua)|oskoletik]], [[Azal (botanika)|azaletik]] edo [[zur]]etik ([[Zurtoin|enbor]], [[Adar (zuhaitza)|adar]] edo [[sustrai]]etakoa). Gehienetan, landareak ez du % 1 baino esentzia-olio gehiago edukitzen, baina, [[intxaur muskatu]]aren eta [[Iltze (espezia)|iltzearen]] kasuan, % 10 baino gehiago edukitzen dute. Batzuetan, landarearen atal bakoitzak olio lurrunkor ezberdinak edukitzen du.
 
[[Landare|Landare-erreinuaren]] zati txiki bat (% 10 inguru) baino ez da osagai lurrintsu hauek sortzeko gai. Esentzia-olioa gehienbat honako [[Familia (biologia)|familia]] hauen kideetatik ateratzen da: [[perrexil heze]]arenetik (''[[Ginbaildunak|Apiaceae]]''), [[Izarkara (botanika)Izarkarak|izarkarenetik]] (''Asteraceae''), ''[[Burseraceae]]'', [[nekosta]]renetik (''[[Cupressaceae]]''), [[zapart-belar zuri]]arenak (''[[Ezpaindun (botanika)Ezpaindunak|Lamiaceae]]''), [[gilori]]arenetik (''[[Myrtaceae]]'') eta [[erruda]]renak (''[[Rutaceae]]''). Olio lurrunkorren osagai nagusiak [[Monoterpenoide|monoterpenoak]] eta [[hidrokarburo]] ziklikoak dira, bai eta haien [[Alkohol|alkohol-]], [[Aldehido|aldheido-]] eta [[Ester|ester-]][[deribatu]]ak ere.
 
Olio lurrunkor mota batzuk nahiko garestiak dira, zenbaitetan landare askok olio-kopuru txiki bat ekoitzi behar izaten du-eta. Dena dela, badira olio hauen artean merkeagoak direnak, esaterako, laranja-olioa, ezen [[Laranja|laranjen]] azalak zuku-industriaren hondakinak izaten baitira. Arrosa-olioa, ostera, garestia da, hura ekoizteko, horretarako berariaz landatutako makina bat [[Arrosa (landarea)|arrosa]] behar direlako. Lurrinetarako olioa merkeagoa da, baina usain ahulagoa izaten du. Lurrin-olioak [[Kimika|kimikoki]] formulatuak daude, eta usain gozo bat antzeratzekotan ekoizten dituzte.