«Eguberria»: berrikuspenen arteko aldeak

7 bytes added ,  Duela 2 hilabete
ez dago edizio laburpenik
 
 
 
'''Eguberria''', '''Eguberri eguna''' edo '''Natibitatea''' [[abenduaren 25]]ean [[kristautasun|kristau]] konfesio batzuetan, hala nola [[Erromatar Eliza Katolikoa]]n, hainbat konfesio [[erreforma protestantea|protestantetan]] eta [[eliza ortodoxoa|eliza ortodoxo]] batzuetan, [[Jesukristoren jaiotza]] edo [[:wikt:eu:Natibitate|Natibitatea]] ospatzen den eguna da. [[Paganismo]]an ospatzen ziren [[neguko solstizioko jaiak|neguko solstizioko jaietan]] du jatorri; hain zuzen, Eguberri egunaren inguruan hasten baitira egunak luzatzen, ''egun berriari'' hasiera emanez. Ohitura paganoen ezaugarri dira zuhaitzen gurtza (Eguberriko izeia) eta opariak dakartzan pertsonaia ([[Olentzero]], [[Euskal Herria]]n; [[Tió de Nadal]], [[Katalunia]]n; [[Bizarzuri]] —Santa Claus eta Aita Noel izenez ere ezaguna—, beste hainbat tokitan). Gaur egungo kristauek jai nagusietakotzat daukate, [[Aste Santua]]rekin batera (horrek Jesukristo hiltzea gogoratzen du). Eguberri eguneko [[bezpera (eguna)|bezperan]], [[abenduaren 24]]an, [[Gabon eguna]] ospatzen da. [[Eliza ortodoxoa|Eliza Ortodoxoa]]<nowiki/>k garrantzitsuanagusigoa denduen herrialde batzuetan, berriz, Natibitatea [[urtarrilaren 7]]an da.
 
== Jatorriak ==
=== Argiaren festa ===
''Eguberri'' hitzaren [[etimologia]] ''egun berri'' da, eguna (argi orduak, zehazki) pixkanaka laburtuz doan aldia amaitzearen eta geroztik luzatzen hastearen fenomenoari erreferentzia eginez.<ref group=ohar>[[Latitude]] handiko eremu geografikoetan gertatzen den fenomenoa da. [[Tropiko]]etatik at oso nabarmena da aldaketa hori; orduan eta nabariago, zenbat eta poloetatik hurbilago. [[Euskal Herria]]n eguzki argiaren iraupena 9 ordu izatetik 16 ordu izatera pasatzen da, [[solstizio]] batetik bestera.</ref> Antzinako gizakien ustetan, ospatu beharreko gertakizuna behar zuen izan eguzkiaren jatisierarenjaitsieraren amaiera eta eguna luzatzearen hasiera, [[natura]]rekin zuen bizimodu estua dela eta. Horrenbestez, Eguberria jatorrian argiaren festa da.
 
=== Jesukristoren jaiotza ===
3.428

edits