Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
110. lerroa:
Gutxienena edo [[Euskaltzaletasun|euskaltasunaren]] aldekoa, euskaraz nafarzaletasuna ere deitzen zaio; [[eusko abertzaletasun|abertzaletasuna]]<nowiki/>rekin identifikatuta egon da neurri handi batean, baina eremu politiko zabalagoa hartuz: [[Nafarroa Garaia]]<nowiki/>ren nortasuna Euskal Herriaren baitan garatu nahi duen jarrera politikoa da. [[1876]]an [[Hirugarren Karlistaldia|Bigarren Karlistaldia]] amaitzearekin batera, kezka berezia piztu zen foruen eta Nafarroaren euskal identitatearen galerarekin. Gerra-legearen debekua gaindituz, euskal lurraldeetako hainbat euskaltzalek ''[[La Paz (egunkaria)|La Paz]]'' egunkaria sortu zuten [[Madril]]<nowiki/>en. Bada, haren itzalean garatu zen ''[[Nafarroako Euskal Elkargoa|Asociación Euskara de Navarra]]'', [[Arturo Kanpion]] lemazainetako bat izanik, baina zuzenean politikan aritzeari muzin egin zioten, gehiago kultura arloari erreparatuz. [[Gamazada]]k (1893-1894) askoren euskal-nafar sentimenduak bateratzea lortu zuen foruen inguruan;<ref name=":4" /> eta Nafarroako lehenbiziko abertzaleak agertu ziren: [[Estanislao Arantzadi]], [[Daniel Irujo]] eta [[Manuel Irujo]] aita-semeak, etab.
 
1903an sortutako ''[[Diario de Navarra]]''k, beste katoliko eta tradizionalista ia guztiek bezala, euskaltasuna eta foruak aldarrikatzen zituzten, artean. Hurrengo hamarkadan, ordea, argi geratzen hasi ziren posizio desberdinak, kontzientzia politikodun nafar euskaltzaleen eta nafar euskaltzale espainolisten arteko tirabirak. Hala ere, 1917tik aurrera, hainbat euskal proiektu landu zituzten elkarrekin Nafarroako Aldundia oinarri hartuta: [[Eusko Ikaskuntza]], Euskal Unibertsitatearen egitasmoa, etab. [[Karlismo]]<nowiki/>an laster nabaritu ziren, ordea, zatiketak: 1922ko [[Amaiurko gaztelua|Amaiurko oroigarri]]<nowiki/>aren inaugurazioak hautsak harrotu zituen. [[Víctor Pradera]] eta beste tradizionalista batzuk kontra sutsuki, Kanpionen eskola euskal herrizaleari aurkajarriaaurkajarriak;<ref name=":4" /> karlista jaimistak, aldiz, oroigarriaren alde izan ziren ([[Ignacio Baleztena]]k, adibidez, inaugurazioan parte hartu zuen).
 
20ko hamarkadan, [[Karlismo|karlista]] jaimistek gertutasuna agertu zuten nafar euskal abertzaletasunarekin. 1923an, ''[[La Voz de Navarra]]'' egunkari nafarzale euskaltzalea sortu zen, foruzalea eta nafartasunaren euskal identitatea defendatzen zuena. Hala ere, bere irakurle multzoa aurkitu arren, ez zien itzalik egin ahal izan kopuruz ''Diario de Navarra'' eta ''[[El Pensamiento Navarro]]'' handiagoei. Liberalen kontrako hiru egunkariek polemikak izan zituzten sarritan, nafartasunaren hainbat gaitz elkarri leporatuz: