Ulia (auzoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 2 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa:
Ekialdean [[Miracruz-Bidebieta]]rekin muga egiten du, hegoekialdean [[Intxaurrondo (auzoa)|Intxaurrondorekin]] (Mirakruz gaina, Intxaurrondo zaharra, San Luis eta Marrutxipi), eta azkenik, hegomendebaldean [[Egia (argipena)|Egia]] eta [[Gros]]ekin. 2014an 3.962 biztanle zituen: 2.061 emakumezko eta 1.901 gizonezko.
 
== Historia ==
 
=== Aitzindaria Donostiako futbolean (1904) ===
Donostiako [[Real Sociedad]] futbol taldearen hazia izan zen [[San Sebastian Recreation Club]] taldea '''Ategorrietan''' sortu zen. Kirol ugaritako kluba zen, futbola barne zuena. Hauxe izan zen hirian ofizialki ezarritako lehen futbol elkartea eta baita txapelketa nazional batean (1905eko [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Espainiako txapelketa]]) parte hartu zuen lehen talde gipuzkoarra ere. Taldearen kamiseta horia eta berdea izan zen, eta mende bat geroago Errealak berreskuratu egin zuena bigarren ekipamendu gisa, 2007-08 eta 2008-09 denboraldietan haren jatorriari omenaldia egiteko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=De amarillo y verde, como en 1903|hizkuntza=es-ES|data=2008-01-27|url=https://www.diariovasco.com/20080127/deportes/beti-erreala/amarillo-verde-como-1903-200801270901.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2021-04-05}}</ref> San Sebastián Recreation Cluba [[Ulia (auzoa)|Ategorrietan]] sortu zen baina 1906an [[Antigua (Donostia)|Antigua]] auzora aldatu zuen egoitza eta [[Ondarretako futbol zelaia]] inauguratu zuen. Real Sociedad ofizialki [[1909]]<nowiki/>an sortu zen, baina San Sebastian Recreation Club Taldeak gaur egun oraindik jardunean jarraitzen du tenis elkarte gisa; [[Donostiako Tenis Elkarte Erreala|Real Club de Tenis de San Sebastián]] (RCTSS) izena du<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Inicio|hizkuntza=eu|url=http://www.rctss.com/eu/|aldizkaria=RCTSS|sartze-data=2021-04-07}}</ref>.
 
'''Ategorrietako sarraskia (1931)'''
[[Fitxategi:03_16_ategorrieta_ricardo_martin_1931_05_28_mundo_grafico_19321_06_03.jpg|thumb|Donostiako Ategorrieta, sarraskiaren biharamunean, 1931ko maiatzaren 28an (argazkia: [[Ricardo Martín|Ricardo Martin]], ''Mundo gráfico'', [http://hemerotecadigital.bne.es/results.vm?a=2069525&d=creation&d=1931&d=06&d=03&d=1931&d=06&d=03&t=%2Bcreation&l=600&l=700&s=0&lang=es Biblioteca Nacional de España]).]]
[[Ategorrietako sarraskia (1931)|Ategorrietako sarraskia]] izenarekin aipatu ohi da [[Guardia Zibila|Guardia Zibilak]] [[Donostia|Donostiako]] [[Ategorrieta]] inguruan egindako [[Sarraski|sarraskia]], [[1931|1931ko]] [[Maiatzaren 27|maiatzaren 27an]] gertatua. Guardia Zibilak tiro egin zuen [[Pasaia|Pasaiatik]] zetorren itsas langileen [[manifestazio]] baten aurka. Manifestazioan bi mila pertsona inguru ziren, tartean emakumeak eta haurrak. Zazpi langile hil eta hogeita hamar bat zauritu zituzten. Hauek izan ziren hikdaoak: Jose Carnés, 32 urtekoa; Manuel Pérez, 34 urtekoa; Jose Novo Martínez, 25 urtekoa; Antonio Barro, 31 urtekoa; Julian Zurro Pérez, 19 urtekoa; Jesus Camposoto, 23 urtekoa<ref group="oh">Langile honen deitura gaizki idatzita («Camprosola») ageri da zenbait iturritan; ikus, adibidez, Xabier Portugal (2007), 31. or.</ref> eta Manuel López Díaz, maiatzaren 29an zaurien ondorioz erietxean hila.
[[Fitxategi:Ategorrietako erlojua 1940.jpg|thumb|Ategorrieta auzoko erlojuaren irudi bat (1940).]]
Guardia zibilen tiroen eraginez, 30 bat langile izan ziren zaurituak. Sarraskiaren biharamunean egunkariek egindako kroniketan ikus daitekeenez, erietxeetan artatutakoek erakusten zuten zauriak oso hurbiletik egindako tiroek eragindakoak izan zirela.<ref name=":5">''El Día'' egunkaria, 1931-05-28.</ref> Erregistratutako zaurituen datuen agitara, ikusten da gazteak zirela gehienak, eta galiziar jatorrikoak asko: Vicente Saleta, Providencia Ageita (21 urte), Julio Fernandez (25), Manuel Doldán Pérez (18), Pedro Basterretxea (31), Lisardo Zapata (32), Manuel Alfonso, Antonio Barro (26), Valentin Ochoa (21), Carmen Candanal (27), Jose Suarez (25), Luis Centeno (29), Herminio Gonzalez, Jose Saletas, Emilio Ruiz, Eugenio Korta, Bruno San José, Juan Nieves Damapier, Manuel Alfamabrar (24), José Orleca (27), Vicente Sainz (17), Celestino La Rosa, Herminio González, Vicente Caterín (33), Julio Fernández (25), Jose Pardavilla (34), José Mariño (23)...<ref>{{Erreferentzia|izena=Diaz|abizena=Martxelo|izenburua=EH Bildu propone conmemorar la matanza de Ategorrieta, ¿qué pasó en 1931?|hizkuntza=es|data=2021-04-14|url=https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210414/eh-bildu-propone-conmemorar-la-matanza-de-ategorrieta-que-paso-en-1931|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2021-05-21}}</ref>
 
== Auzuneak ==