Jim Cummins (irakaslea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
23. lerroa:
* Giro lasaia sortu behar da ikasgelan.
* Ikaskuntza-jardueretan jakin-mina sortzen duten kontu esanguratsuak ikasteko aukerak eskaini behar dira, eta ikasteko konpromisoa lortu behar da.
 
== Interdependentzia linguistikoaren hipotesia ==
 
Jim Cumminsek 1981ean interdependentzia linguistikoaren hipotesia formulatu zuen lehenengoz, eta ondoren, birformulatu ere bai, egokitzapenak eginda<ref>[https://hiznet.asmoz.org/wp-content/uploads/2019/11/BHren_jabekuntza.pdf Naiara ETXEBERRIA & Mario ZAPATA ''Bigarren hizkuntzaren jabekuntzan eragiten duten faktore sozioafektiboak eta lehen hizkuntzaren trataera''. 2012.]</ref>. Hipotesi honen arabera, lehen hizkuntzako gaitasunak eragina du bigarren hizkuntzako gaitasunean. Eta alderantziz.
 
Demagun bi hizkuntza ditugula xH eta yH eta lehen edo bigarren hizkuntza izan daitezkeela biak ere. Orduan, hipotesi honen arabera: “xHn jasotako irakaskuntza xHko gaitasuna bultzatzeko eraginkorra den heinean, gaitasun hori yHra transferituko da baldin eta yHren eraginpean modu egokian egoteko aukerarik bada (eskolan edo ingurunean) eta yH ikasteko motibazio egokirik bada. Norabide bitakoa da eragina.
 
Teoria honen oinarrian dagoena “azpian datzan gaitasun komuna” da. Norbaitek duen hizkuntza ezagutza adierazten du (pentsatzeko eta komunikatzeko gaitasuna). Ezagutza horrek pertsona horrek dakizkien hizkuntzen azpian datza. Kontzeptuak hizkuntza bidez formulatzen ikasi duenean erlazio horiek bere ezagutzaren parte dira eta dakien edozein hizkuntzatan adierazi edo erabili ahal izango ditu. Ikerketen arabera, azpian datzan gaitasun komun hori ez da pertsona elebidunetan bakarrik gertatzen, pertsona eleaniztunetan ere, kontuan hartzeko faktorea da. [[Komunikazio gaitasun|Komunikazio konpetentzia]] bakarra dagoela azpimarratzen dute, ikasitako hizkuntzetan gauzatzen dena.
 
== Erreferentziak ==