«Zutoihal»: berrikuspenen arteko aldeak

19 bytes added ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[FileFitxategi:Assomption procession1.JPG|320px|righteskuinera|thumb|Erlijiozko zutoihalak prozesio katoliko batean ([[Paris]]).]]
'''Zutoihal''' edo '''estandartea''' estatu, erakunde, bazkun edo gudari talde baten<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=Estandarte Estandarte] sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2020-06-02)</ref> ohorezko [[bandera]] da, makila batean esekirik zutik eramaten dena.
 
[[Oihal]]ezkoak direnez, ikur hauek itxura, tamaina eta kolore askotakoak izan daitezke eta, garaiaren eta tokiaren arabera, erabilera ugari hartu.
 
== Historia ==
 
[[Antzinaro]]an, gerrako zutoihalak erabiltzen ziren, "bandera-antzeko" edo bexiloide gisa sailka daitezkeenak, [[antzinako Egipto]]n edo [[Asiria]]n sortuak<ref name="Britannica"> {{en}}[https://www.britannica.com/topic/flag-heraldry Flag | heraldry]. ''Encyclopedia Britannica''. Kontsulta: 2019-2-15.</ref>. Adibideen artean daude [[sasandar]]ren ''Derafsh Kaviani'' gerra zutoihala, [[Zesar Augusto]]ren [[Legio X Fretensis|X. legioaren]] arranoa edo [[sarmaziar]]ren dragoi-zutoihalak. Azken hau, zaldun batek eramaten zuenez, haizeak eragiten zion oihal bat zuen, baina irudikapen batzuen arabera, dragoi-[[haize parpaila|parpaila]] luze baten antz handiagoa zuen, bandera soil batena baino.
 
[[Goi Erdi Aroa]]n, banderak nagusiki guduan erabili ziren erakusgai [[heraldiko]] bezala, zaldunak errazago identifikatu ahal izateko ezkutu gainean margotutako armarri soilekin baino. [[Behe Erdi Aroa]]n, [[hiri-estatu]]ak eta herrialdeak ere, [[Suitzako Konfederazio Zaharra|Suitzako Konfederazio Zaharrekoak]] kasu, hasi ziren banderak erabiltzen landa-seinale gisa.
 
Erdi Aroko [[japonia]]r ''[[sashimono]]'' delakoa, oinezko soldaduek eramana, garapen paralelo bat da.
 
== Erabilera ==
 
=== Militarra ===
Herrialde batzuetan, [[armada]]ren zaldizko gorputzek ([[zalditeria]] eta [[artilleria]]k) erabiltzen dituzten intsigniei ere zutoihal deritze, hau da, haga batería zintzilik dagoen oihal karratu bat, non errege armarria eta dagokion gorputzarena ipintzen edo brodatzen den. Antzina, [[infanteria]]n ere erabiltzen zen.
 
=== Erlijiozkoa ===
 
Komunitate erlijioso katolikoek, kofradiek eta anaidiek ere erabili ohi dituzte, [[prozesio]]etan esaterako. Oihala laukia edo laukizuzena edo puntaduna izan ohi da, non komunitate edo anaidiaren irudia edo ikurra margotuta dagoen (normalean [[santu]] batena edo [[Ama Birjina]]rena). Oihala hagatxo horizontal batetik zintzilik egon ohi da, makilarekin [[gurutze]]a osatzen duena.
 
=== Politikoa ===
 
[[Estatuburu]] batzuek zutoihal (edo bandera) bereizgarria dute, eta bere presentzia adierazteko erabiltzen da, adibidez eraikin, ontzi edo ibilgailu batean. Estatuaren antolamendu politikoaren arabera, estatuburuaren zutoihal pertsonala izan daiteke errege-zutoihala (errege-erregina edo errege etxea adieraziz, adibidez [[Espainiako Errege Etxea]]), enperadore-zutoihala (egun [[Japonia]]ko enperadorea bakarrik) edo presidente-zutoihala (errepublikatan erabilia, adibidez [[Estatu Batu]]etako presidentea).
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}