«Zigurat»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 10 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
== Deskripzioa ==
[[Fitxategi:Ziggurat of ur.jpg|leftezkerrera|thumb|280px|[[Ur (hiria)|Urko]] zigurataren ustezko itxura.]]
Ziguratak antzinako [[Sumer]], [[Akad]], [[Asiria]], [[Elam]], [[Ebla]] eta [[Babilonia]]n egin ziren. Dorre mailakatu trinkoak ziren, ''kiggallu'' izeneko terraza zabal baten gainean eraikitakoak. Oinarria karratua edo laukizuzena izan zitekeen. Hiru eta zazpi maila (''rikbu'') artean izaten zituzten, eta gaineko terrazan tenplua (''gigunû'') zegoela pentsatzen da. Aditu batzuen arabera, zigurat osoa zen tenplua, ez gaineko eraikina bakarrik.<ref name="iranica">{{erreferentzia|izena=Michael |abizena= Herles |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ziggurat | izenburua=Ziggurat |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=Encyclopædia Iranica, online edition}}</ref> Eskailera edo pasabide batek lotzen zituen terrazak. [[Buztin]]ezko [[adreilu]]z eraiki ziren; Asirian besterik ez zen harria erabili ([[Nimrud]]ekoan adibidez).
 
== Funtzioa ==
[[Fitxategi:Ur-Nassiriyah.jpg|thumb|300px|[[Ur hiria]]ren hondarrak, eta, atzealdean, Ur-Nammu zigurata ([[Irak]]).]]
Mesopotamiako zibilizazio desberdinek eraiki zituzten ziguratak, eta oso denbora tarte handian ([[K.a. 3. milurtekoa|K.a. 3.]] eta [[K.a. 1. milurtekoa|1. milurtekoen]] artean). Haien idazkietan, ordea, ez da zehazki azaltzen zeren sinbolo ziren dorre horiek. Aditu gehienen arabera, jainko eta jainkosen lurreko egoitzak ziren.<ref name="dailyhistory">{{erreferentzia|izena=|abizena= |url=https://dailyhistory.org/What_Was_the_Importance_of_Ziggurats_in_Ancient_Mesopotamia%3F#cite_note-6 | izenburua=What Was the Importance of Ziggurats in Ancient Mesopotamia? |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=dailyhistory.org}}</ref> Helburua zen jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak jainkoen babesa nabaritzea. Bertan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak egiten, eta apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, jainkoak zaintzeko eta haien beharrak asetzeko. Hala, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eman zien oeduko gizarte mailakatuan.
 
[[Sumer]]tarrek eraiki zituzten lehenbiziko ziguratak, [[Uruk Aroa]]n ([[K.a. 3500]]-[[K.a. 2900|2900]]). Haientzat [[kosmos]]ak bi zati zituen: zerua (''an'') goian eta lurra (''ki'') behean. Lurrazalaren azpian zeuden [[lurpeko urak]] (''abzu'') eta azpimundua (''kur''). Ikerlari batzuen arabera, ardatz kosmiko gisa ulertu zituzten ziguratak: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea azpimunduaren artean, eta baita unibertso ezberdinen arteko lokarri horizontala ere. Horrela, Unibertsoko zerua, lurra, izarrak eta planetak irudikatzen zituen tenpluaren maila bakoitzak.<ref>{{Erreferentzia| abizena = Ragavan| izena = Deena| egile-lotura = Deena Ragavan| artikulua = Entering other worlds: gates, rituals, and cosmic journeys in sumerian sources| editore-abizena = Ragavan| editore-izena = Deena| entziklopedia = Heaven on Eearth| orrialdeak = 201-221| argitaletxea = The University of Chicago| lekua = Chicago| argitaratze-data = 2013| artikulu-url = https://oi.uchicago.edu/sites/oi.uchicago.edu/files/uploads/shared/docs/ois9.pdf}}</ref>
 
Zigurata izaten zen hiri batean jasotzen zen lehenbiziko eraikina, eta hiria haren inguruan zabaltzen zen. Erregearentzat ere, bere boterea erakusteko modua zen. Zigurataren inguruko guneetan egoten ziren idazlari-eskolak eta [[astronomia behatoki]]ak, eta bertan garatu zen Mesopotamiako matematika.<ref name="dailyhistory"></ref> [[Babelgo dorrea]]ren deskribapen biblikoa tenplu hauetan inspiratu zela dirudi.
 
== Erreferentziak ==