Elektronika digital: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Elektronika digital artikulua garatu.
Erroreak zuzendu
7. lerroa:
Zientzia elektronikoari dagokionez, aurrerapen handia egin du elektronika digitalak. Hasieran mekanismoek aurrez pentsatutako mugimendu eta sekuentziengatik elkarren artean eragiten zuten emaitza emaitza jakin bat lortzeko. Mekanismo horiek garatuz, [[Balbula|balbulak]], [[Transistore|transistoreak]], [[Mikroprozesadore|mikroprozesadoreak]] eta [[Mikrokontrolagailu|mikrokontrolagailuak]] asmatu ziren. Horiei esker zientzia elektronikoa datuen, irudien eta bideoen prozesamenduan zehatzenetarikoa bilakatu da.
 
== Sistema digital motak[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
Sistema digital moten artean bi bereiztu ditzakegu: alde batetik [[Sistema konbinazional|sistema konbinazionalak]], eta bestetik [[Logika sekuentzial|sekuentzialak]]. Sistema konbinazionalak memoriarik gabekoak, azkarrak eta sinpleak izan ohi dira. Aldiz, sistema sekuentzialak memoriadunak, konplexuak eta malguagoak dira.
 
Sistema sekuentzialen artean egoera finituz osatutakoak (FSM) eta egoera infinituak dituztenak (µP-etan oinarritutakoak) bereiz daitezke.
 
== Mikroprozesadoreetan oinarritutako sistemak (µP)[aldatu | aldatu iturburu kodea] ==
Mikroprozesadoreetan oinarritutako bi sistema mota daude, mikrokonputagailuak eta [[Sistema txertatu|sistema txertatuak]]. Mikrokonputagailuak helburu orokorretarako erabiltzen dira, edozein motako prozesamendu edo konputazio egiteko diseinatuta daude, baliabide anitzez hornituak daude (memoria, I/O gailuak, prozesadore grafikoak...) eta sistema eraginkorrek (OS) kontrolatuak daude. Aldiz sistema txertatuak, helburu zehatzetara zuzenduta daude, memoria eta prozesamendu-ahalmen mugatuak dituzte, kontsumo mugatua dute, erabiltzaile-interfaze sinplifikatua dute, sistema eraginkor (OS) bereziak dituzte eta software txertatuz hornituta daude (gehienetan denbora errealekoak).