«Veneziako Ubide Handia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
=== Zubiak ===
Nahiz eta duen luzera, lau zubi bakarrik daude:
* [[Rialto zubia]], zaharrena.
* [[Akademiaren zubia]], San Vidal eta Carità artean.
* [[Oinutsien zubia]], [[Santa Luzia geltokia]]ren ondoan.
* [[Konstituzioaren zubia]], modernoena, Piazzale Roma eta Santa Luzia geltokia lotzen duena.
 
=== Jauregiak ===
* ''[[Ca' Vendramin Calergi]]'', kasinoaren neguko egoitza. Hemen bizi eta hil egin zen [[Richard Wagner]] (1813-1883) musikagile alemanarrea.
* ''[[Ca' Pesaro]]'', Pesaro familiaren egoitza zaharra. XVIII. mendeko eraikina, egun Arte Modernoaren Museoa da.
* ''[[Ca' d'Oro]]''. Izena hasieran zituen urrezko apaingarrietatik datorkio. Jauregi honen jatorria XV. mendean dago, gotiko estiloan. Egun, Franchetti Galeriaren egoitza da.
* ''[[Grassi jauregia]]'', XVIII. mendekoa. Grassi Fundazioaren egoitza da. Ekintza artistiko ugari antolatzen dira bertan.
* ''[[Ca' Foscari]]'', XV. mendekoa. Veneziako arte gotikoaren maisulana da.
* ''[[Corner della Ca’ Granda jauregia]]'', 1532an eraikia. Arkitektoa [[Sansovino]] (1486 inguru-1570) arkitekto eta eskultore italiarra izan zen. Pizkunde estiloaren sartzailea izan omen zen. 1527an Venezian lekuratu zen. Jauregi hau ia ibilbidearen amaieran dago, ditxotik gertu.
 
=== Besteak ===
* ''[[Scalzi eliza]]'', XVII. mendekoa. Bi kaperetan [[Veneziako eskola]]ren ordezkari nagusia bezala aipatzen den [[Giovanni Battista Tiepolo|Tiepolo]] (1696-1770) margolariaren [[fresko]]ak ikus daitezke.
* ''Akademia''. Fue la escuela y monasterio de la Carità monasterioa eta eskola izan zen. Izena bertan egon zen Arte Ederren Akademiatik datorkio; Akademia 1807an [[Napoleon]]ek kokatu zuen hor.
 
 
== Kanpo estekak ==
* {{es}}:[http://www.venecia.es/visitar-venecia/en-el-canal-grande/ Informazio turistikoa.]
{{autoritate kontrola}}