Uholde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 2 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
[[FileFitxategi:2011 azaroa hernani uholdeak 001.jpg|thumb|320px|Uholdea [[Hernani]]n (Gipuzkoa, 2011ko azaroa)]]
[[Fitxategi:Fort Wayne flood 1982.jpg|thumb|320px|Uholdea Fort Waynen, [[1982]].]]
'''Uholdea''' lur eremuak [[ur]]ez estaltzea da<ref name=Euskaltzaindia>[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=uholde&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai Uholde] Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-05)</ref>, ohiko lekuetatik gainezka egiten duenean, adibidez, [[euri]] jasen ondorioz [[ibai]]ek gainezka egitean edo [[tsunami]]engatik itsas-maila igotzean. Beste hainbat arrazoi ere izan dezake, hala nola elur [[urtzaldi|urtzeurtzea]]a, [[urtegi]] baten haustura, [[maila freatiko]]aren igoera edo [[urakan]]ak eragindako itsas-mailaren igoera. Ez da nahastu behar [[uraldi|ur-goraldi edo uraldiarekin]], non ur kopurua erruz handitzen bada ere, ez du [[ibilgu]]tik gainezka egiten.
 
Ibai-uholdeak aldizkako prozesu naturalak dira eta ibai-ordokien sortzaile nagusiak, non ibaiertzeko lur emankorrek [[nekazaritza]] garatzean ahalbidetu duen. Horien adibide garbiak dira [[Nilo]] ibaiaren harana eta [[Mesopotamia]].
8. lerroa:
Uholdea da munduko [[arrisku natural]] nagusienetako bat eta kalte gehien sortzen duen [[hondamen natural]]a. 1996-2005 aldian, munduko hondamendi naturalen % 80 [[Meteorologia|meteorologikoak]] edo [[Hidrologia|hidrologikoak]] izan ziren. 1973 eta 1997 artean, uholdeek urtean batez beste 66 milioi pertsonei eragin zieten eta egoerak okerrera egin du kostaldeko herri askotan<ref>{{en}} Hanson, S. et al. ''A global ranking of port cities with high exposure to climate extremes''. Climatic Change 104, 89–111 (2011).</ref><ref>{{en}} De Sherbinin, A., Schiller, A. & Pulsipher, A. The vulnerability of global cities to climate hazards. Environ. Urban. 19, 39–64 (2007).</ref>: 136 metropoli nagusietan egindako ikerketa batean [[itsas mailaren goratze]]ak eragin lezaken kostua kalkulatzeko, uholdeek 1.000 milioi inguru kostua eragingo lukete urtero 2010etik 2050era, hiri horientzat bakarrik<ref>{{en}} [http://www.nature.com/nclimate/journal/v3/n9/full/nclimate1979.html « ''Future flood losses in major coastal cities'' »] ; ''[[Nature]]'' aldizkaria, 2013-8-18.</ref>. Euskal Herrian, [[klima-aldaketa]]ren ondorioz [[euri-jasa]]k % 10 ugarituko direla aurreikusten da, uholdeak sarriagotuz<ref name=Argia>{{erreferentzia|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2374/uholdeak |izenburua=UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretara |aldizkaria=Argia|egilea=Mikel Garcia Idiakez|data=2013ko ekainaren 23a}}</ref>. Azkenaldian eginiko [[kanal]]izazioek eta lurren artifizializazioak arriskua areagotu dute<ref name=Argia/>.
 
== Hitza ==
 
''Uholde'' da [[euskara batua]]n erabili beharrekoa<ref name=Euskaltzaindia/>, baina euskaraz beste hainbat aldaera ere erabili izan dira, hala nola ''ugolde, ujolde, ujale, uriol, urjola, urolde, iholde, uheldo, usal, uxal, ufal''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=272654 Uholde] Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (kontsulta: 2021-3-6)</ref>.
14. lerroa:
Hala ere, euskara batuan badira beste [[sinonimo]] batzuk: '''pesia''' (iparraldea, ur kopuru handia)<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=pesia&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai Pesia] Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-06)</ref> eta '''zoperna''' (iparraldea; uholdea eta berau eragiten duen ekaitza)<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=zoperna&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai Zoperna] Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-06)</ref>. Zenbait testuingurutan, ''uraldi''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=uraldi&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai Uraldi] Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-06)</ref> sinonimotzat jotzen da, baina badirudi egokiagoa dela ''[[ur-goraldi]]a'' adierazteko.
 
== Motak ==
=== Eurizkoak ===
 
Uholdeak gerta daitezke eremu lau edo behekoetan [[euri-jasa|euri-jasek]] (edo elur-urtzeak) ur gehiago hornitzen dutenean, [[Infiltrazio (hidrologia)|infiltratu]] edo hustu daitekeena baino. Ur gehiegia bertan pilatzen da, batzuetan sakonera handiarekin. Lurra ase daiteke, eta infiltrazioa zaildu edo geldiarazi, batez ere [[maila freatiko]]a azalekoa bada, [[uholde-lautada|uholde-lautadetan]] bezala. Infiltrazioa txikia edo ezinezkoa da lur izoztuetan, harkaitzetan, hormigoian, [[zoladura]]n edo teilatuetan. [[Arro endorreiko]]etan uholdeak gertatzen dira [[prezipitazio (meteorologia)|prezipitazioa]] lurruntzea baino handiagoa bada<ref>{{erreferentzia|abizena1=Jones|izena1=Myrtle|izenburua=Ground-water flooding in glacial terrain of southern Puget Sound, Washington|url=https://pubs.er.usgs.gov/publication/fs11100 |data=2000|sartze-data=2015-07-23|ref=MJones|hizkuntza=en}}</ref>.
 
=== Ibaikoa ===
 
[[Ibai]] edo [[erreka]] mota guztietan gerta daitezke uholdeak, eskualde hezeetako [[baserreka]] txikienetatik hasi eta klima idorretako [[uhar]] eta [[uadi]]etaraino, baita munduko [[Amazonas|ibai handienetan]] ere. Uholde batzuk oztopoek eragindakoak edo areagotutakoak izan daitezke, hala nola, [[luizi]]ek, izotz edo hondakin pilaketek edo [[kastore]]en [[urtegi]]ek.
27. lerroa:
Uholde azkarrak, maizago gertatzen dira ibai txikiagoetan, haran malkartsuetako ibaietan, ibilbidea batez ere eremu iragazgaitzetan igarotzen denean edo normalean [[ibilgu]] lehorrak dutenetan.
 
=== Kostakoa ===
 
Kostaldean faktore ugarik sor dezakete uholdea, batez ere konbinatzen direnean: [[haize]]ak eta [[presio atmosferiko]] txikiak eragindako [[itsas maila]]ren igoerak, [[itsasgora]] handiak, olatu handiak ([[tsunami]]ak edo [[zikloi tropikal]]ak kasu larrietan) eta abar. Gainera, [[estuario]] eta ibai-ahoetan aurreko faktoreak uholdeak sor ditzakete ibaiko [[emari]]arekin elkartzean.
38. lerroa:
</gallery>
 
== Babesa ==
[[FileFitxategi:Thames Barrier 03.jpg|thumb|320px|[[Thames Barrier]], [[Londres]] uholdeetatik babesteko hesi edo [[konporta]]k.]]
 
[[Neolito]]aren hasieratik, [[sedentarizazio]]a hasi zenetik eta, beraz, kostaldeko eremu lauak edo ibai-haranak okupatu zirenetik, gizakiak uholdeei aurre egiteko erronka izan du. [[Antzinako Egipto|Egipton]] eta [[Mesopotamia]]n jada eraiki ziren ibai-babes garrantzitsuak, hala nola [[dike]]ak, urak desbideratzeko [[ubide]]ak eta ibilguen hobetzeak hiriguneetan. Lan hidraulikoak [[Antzinako Grezia|Grezian]] eta [[Antzinako Erroma|Erroman]] ere egin ziren, bai edateko ura lortzeko, bai arriskuak saihesteko. [[Txina]]n, XII. mendean jada eraikitzen ziren ubide handiak ibaietan, eta [[montzoi]]ek eragindako [[uraldi]]ei aurre egiten saiatzen ziren.
45. lerroa:
Gaur egun, uholdeen aurkako babesak oso aurreratuak dira herrialde garatuetan. Babes-neurriak sistema askotan oinarritzen dira: dikeak, metalezko [[hesi]] mugikorrak, [[urtegi]] erregulatzaileak eta hustubideak. Egoera arriskutsuei aurre egiteko alerta-sistemak ere oso garatuta daude: [[eguraldi iragarpen]]a, alerta hidrologikoa zehazten duten ibai-edukieren behaketa eta [[itsasikara]]k detektatzeko sistemak.
 
[[Itsasgora]]k eragindako itsas uholdeen aurkako babesa oso garatuta dago [[Herbehere]]etan, non dike sare batek barruko zein kanpoko urak erregulatzen dituen. [[Venezia]]k eta [[Londres]]ek ere antzeko babesak dituzte (MOSE eta [[Thames Barrier]] hurrenez hurren). Urtegi erregulatzaileak oso ugariak dira [[klima mediterraneo]]ko eskualdeetan, hala nola [[Kalifornia]]n eta [[Hego Europa]]n, eta lehorte-garaian ura biltzeko eta ibai-uraldiei eusteko balio dute. Beste ekintza batzuen helburua hirietatik arriskua urruntzea izan da, [[ibilgu]]a desbideratuz eta, aldi berean, husteko gaitasun handiagoa emanez, hala nola [[Valentzia]]n edo [[Sevilla]]n. Ibaien kanalizazioa, hala nola [[Rhin]] ibaiarena, lan handiagoa da, eta [[arro]] osorako plana izan behar du berarekin (husteko gaitasuna handitzea, desbideratze puntualak, [[meandro]]ak murriztea, urtegiak eraikitzea eta handitzea, etab.). Ekintza horietako batzuk eztabaidagarriak izan dira, sortzen dituzten efektuengatik. Adibidez, Rhin ibaiko meandroak kentzean, [[ur-goraldi]]ko uhina lasterragoa da eta, beraz, indar handiagoa izan ohi du.
 
[[Legedi]]ak aurrerapen handia egin du, eraikuntzak debekatuz 100 urteko [[itzulera-denbora]]n urpean gera daitezkeen eremuetan{{erref behar}}. Kartografia zabalari esker, arrisku-eremuak zein diren jakin ahal izan da, ondoren lursailetan eragin ahal izateko.
 
=== Arrisku kudeaketa ===
 
[[Unesco]]ren arabera<ref>Flood Risk Management: A Strategic Approach. [[Unesco]], 2013</ref><ref name=Ura>{{erreferentzia
60. lerroa:
|formatua=pdf
}}</ref>, uholde-arriskuaren kudeaketan funtsezko bederatzi arau bete beharko lirateke. Hauek dira:
* Babes absolutua ezinezkoa dela onartzea eta plangintza istripuak kontuan hartuta egitea, lehengoratze ahalmena ([[erresilientzia]]) hobetuz.
* Uholde batzuk nahita bultzatzea, [[nekazaritza]]rako lursail emankorrak eta [[ingurumen]]aren aldetik balio handikoak sortzen baitituzte. Gainera, ibaiari lekua emateak egoera onean mantentzen ditu [[ekosistema]]k eta beste gune batzuetako uholde posibilitatea murrizten du.
* Arriskuak eta ziurgabetasunak ulertzea erabakiak hartzeko unean.
* Etorkizuna iraganarekiko bestelakoa izango dela kontuan hartzea, egokitzapen estrategiak garatuz eta bihar-etziko aldaketen ([[klima]], gizartea, egoera estrukturala eta bestelakoen) eragina kontuan hartuz.
* Erantzun multzo bat erabiltzea, eta ez soilik neurri bakarrean oinarritzea.
* Baliabide mugatuak modu eraginkor eta egokian erabiltzea, ingurumen, ekonomia eta gizarte aukeren sustapenarekin zerikusi dutenak.
* Gobernuek, enpresek, erkidegoek eta gizakiek parte-hartzaile aktiboak izatea, erantzukizuna elkarrekin hartuaz.
* Arriskua eta ziurgabetasuna luze-zabal jakinaraztea, gizarte osoa hobeto prestatuta egoteko.
* Tokiko [[ingurumen]]a islatu eta uholdeetarako plangintza beste plangintza prozesu batzuekin integratzea.
 
=== Ekintzak ===
[[FileFitxategi:Arques_chemin_ZAC_garenne.JPG|thumb|250px|[[Areka]] landatua, euri-urak bideratu, frenatu, infiltratu eta lurruntzen dituena ibaira isuri baino lehen, ([[Arques_Arques (Pas-de-Calais)|Arques]], [[Pas-de-Calais]]).]]
[[FileFitxategi:Streetside swale Seattle.jpg|thumb|250px|[[Areka]] landatua hirigunean ([[Seattle]], AEB), [[espaloi]] eta [[galtzada]] artean, euri-urak kudeatzeaz gain [[biodibertsitate]]a sustatzen duena.]]
Hustu beharreko ur kopuruaren eta ahalmen hidraulikoen artean desegokitasuna dagoenez, uholdeen kudeaketak honako helburu hauek ditu, beti ere Unescoren arauak betez<ref name=Ura/>, oro har ekintza erresiliente, ekonomiko eta ekologikoak izanik:
* Ibaian gora:
** Lur eremu berrien iragazgaiztasuna mugatzea eta jada eremu iragazgaitzak direnetan, batez ere hiriguneetan, iragazkortasuna berreskuratzea [[infiltrazio]]a ahalbidetzeko.
** [[Hezegune]]ak kontserbatzea eta sustatzea<ref>{{fr}} [https://web.archive.org/web/20150417131347/http://www.snpn.com/spip.php?article2068#82-83 ''Zones Humides Infos'' n°82-83, 2014, Zones humides, submersions et inondations]</ref>, eta ura mantentzeko bestelako eremuak egitea, infiltratzeaz gain uraren jarioa frenatzeko.
* Ibaian behera
** Uraldien hedaguneak leheneratzea (ibai-ohe txikia eta [[uholde-lautada|handia]]).
** Husteko ahalmena berrezarri edo hobetu ([[ibaiertz]]ak mantendu, flotakin pilaketak ezabatu, hondoak dragatu...)
 
== Munduan ==
[[FileFitxategi:KatrinaNewOrleansFlooded edit2.jpg|thumb|240px|[[New Orleans]] (AEB) [[Katrina urakana]] igaro ondoren (2005).]]
[[Hondamen]]a ekarri ohi dute udako [[montzoi]] haizeekin sortzen diren eurite handiek. [[Asia hegoalde]]ko eta [[Asia hego-ekialde|hego-ekialdeko]] montzoien eraginpeko lurraldeetan udan egiten du urte guztian egiten duen euriaren portzentajerik handiena. [[Txina]]n esaterako, 1000-2000 izaten dira urtean hegoaldeko ibai handien uholdeetan.
 
126. lerroa:
[[2015]]eko [[urtarrilaren 13]]an zabaldu zenez, 100 ziren [[Euskal Autonomia Erkidegoa|EAEn]] uholdeak jasateko arriskua zuten tokiak<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5104517/016/003/2015-01-14/100.htm «100»], ''Berria'', 2015-01-14</ref>.
 
== Uholde Handia ==
{{sakontzeko|Uholde Handia}}
[[FileFitxategi:William de Brailes - The Flood of Noah (Genesis 7-11-24) - Google Art Project.jpg|thumb|240px|Uholde Handia [[XIII. mende]]ko [[miniatura]] batean (egilea: William de Brailles, [[Oxford]], [[Ingalaterra]])]]
[[Uholde Handia]]ren mitoak (zibilizazio-suntsitzaileak) kultura askotan hedatuak daude: [[Mesopotamia]]ko uholde kontakizunak, manvantara-sandhya [[Hinduismo]]an, Gun-Yu txinatar mitologian, [[Deukalion]] eta [[Pirra]] [[greziar mitologia]]n, [[Genesi]]ko Uholde Handia, Bergelmir [[eskandinaviar mitologia]]n, [[Polinesia]]ko eskualde batzuetako kontakizunak, [[maia]] eta [[kitxe]]en ohiturak Ertamerikan, eta Australiako zenbait tribuetan.