«Sixta Barrenetxea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (→‎Bizitza: Familiaren eskariz, bere neba eta aizten izenak KENTZEA egokiagoa dela ikuste dute, bere gertuoek)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Bizitza ==
Sixta Barrenetxea Gandasegi [[Galdakao|Galdakaoko]]ko "Ospitaleko Etxea" delakoan jaio zan 1893ko irailaren 1ean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Búsquedas Sacramentales|url=https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2106805|aldizkaria=dokuklik.euskadi.eus|sartze-data=2021-03-03}}</ref> Aita Gregorio Barrenetxea Gallano zen <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Búsquedas Sacramentales|url=https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2132961|aldizkaria=dokuklik.euskadi.eus|sartze-data=2021-03-03}}</ref> eta ama Maria Concepcion Gandasegi Gorrotxategi.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Búsquedas Sacramentales|url=https://dokuklik.euskadi.eus/sacramentales/ficha/bautismo/2086399|aldizkaria=dokuklik.euskadi.eus|sartze-data=2021-03-03}}</ref> Zortzi neba-arreben bosgarrena zen.
 
[[Remigio Gandasegi]] Gorrotxategi, [[Valladolid]]-en apezpikua zena, bere osaba zen. Ikasketak [[Zaragoza|Zaragozan]]n egin zituen, "Hermanas de la Caridad" ikastetxean, eta 15 urteekin bere etxean klase partikularrak ematen hasi zen. 1920 urtean [[Bizkaiko Diputazioa|Bizkaiko Diputazioak]] k Bengoetxeko auzo-eskolarako deitu zituen irakasle oposaketetara aurkeztu zen Maria Gorriñorekin batera exequo lehenengo postua atereaz; Orduantxe hasi zen lanean eskola horretan,1964 urtean bertan jubilatu arte .
 
Maisu batekin ezkondu zen 1930an, Gandasegiko eskoletan irakasle zebilen Gregorio Perez Basconesekin, hain zuzen ere.
 
Mugaburu izeneko etxera joan zen bizitzen eta alaba biki bi izan zituzten: Maria Victoria (13 hilabeteekin zendu zena), eta Maria Asuncion.
 
Lanari utzi eta [[Bilbo|Bilbora]]ra bizitzen joan zen 1964an.
 
1976ko Maiatzaren 6an zendu zen.
 
===== Galdakoztar ezaguna =====
Bere bizitza pertsonala eraikitzeko, 1928an topatzen dugu lehenengo erreferentzia Galdakaoko Historiaren Sitesean: Galdakoztarren bidaiak azaltzen dituen atal batean Errioxatik etorri zela adierazten du informazioak: Calahorratik bueltatu dira Sixta Barrenechea eta Julita Zubiaur andreñoak. Ez zen arraroa [[Calahorra]]<nowiki/>tik etortzea, bere neba Pedro hango katedraleko kalonjea baitzen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Galdakao - 1928|hizkuntza=eu|url=https://sites.google.com/site/galdako/1928|aldizkaria=sites.google.com|sartze-data=2021-03-03}}</ref>
 
Famili oneko alaba zela ere esan daiteke: bere senideak ugari bezain ezagunak baitziren [[Galdakao|Galdakaon]]n, herriaren historia biltzen duen sitesan agertzen denez. Bere aita Gregorio de Barrenetxea hil zenean elkarretaratze publiko handi bat egon zen, jendetza handia elkartu zelako kanposanturaino laguntzeko. Honela deskribatu zuten hileta orduko egunkarietan: "Bere semea Pedro de Barrenetxea, Calahorrako katedralean kalonjea zena zuzendu zuen komitiba; Julián de Larrinaga eta Clemente de Itza presbiteroak; bere semeak, Restituto, Amadeo, Remigio y Marcelo. Eta irakasle bezala bere alaba Sixta Barrenetxea dagoen Bengoetxeko eskoletatik, neskato talde bat ere etorri zen".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Galdakao - 1931|hizkuntza=eu|url=https://sites.google.com/site/galdako/1931|aldizkaria=sites.google.com|sartze-data=2021-03-03}}</ref>
 
Lau urte beranduago bere lanaren berri aurkitzen dugu Sites berdinean: "Ikasturtea hasten da Bengoetxeko auzo-eskolan: bere irakasleak Sixta Barrenetxea eta Maria de Learreta eta Benita de Arregi andereñoak dira".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Galdakao - 1935|hizkuntza=eu|url=https://sites.google.com/site/galdako/1935|aldizkaria=sites.google.com|sartze-data=2021-03-03}}</ref>
Urte bete beranduago Galdakaoko Gizartearen atalean aipamen berri bat topatzen dugu: Galdakaoko profesionalen zerrenda egiterakoan Sixta azaltzen da berriz ere irakasle bezala: "Maistrak, [[Pia Ursuaga]], Anastasia Quincoces, Paula Jausoro, Sixta Barrenechea, Asunción Gorriño, Emilia J. Mozo, María Legarreta, Bonifacia Pérez, María Luisa Mugica, Jesusa Abrisqueta e Ignacia Eguia".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Galdakao - 1936|hizkuntza=eu|url=https://sites.google.com/site/galdako/1936|aldizkaria=sites.google.com|sartze-data=2021-03-03}}</ref>
 
Urteak pasatu behar izan ziren bere lana publikoki eskertzeko Galdakaoko kale bati izena jartzeko eta Bengoetxeko eskolari ere bere izena emateko. Gaur egun Bengoetxeko Institutua dena, Sixta Barrenetxea kalearen 13 zenbakian dagoena hain zuzen ere,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=IES Bengoetxe|url=http://www.bengoetxe.com/|aldizkaria=www.bengoetxe.com|sartze-data=2021-03-03}}</ref> lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa zenean Sixta Barrenetxea Auzo Eskola izena zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Las 'heroínas' de Galdakao llaman a la puerta del callejero municipal|hizkuntza=es-ES|data=2016-05-30|url=https://www.elcorreo.com/bizkaia/nervion/201605/31/heroinas-galdakao-llaman-puerta-20160530212050.html|aldizkaria=El Correo|sartze-data=2021-03-03}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
== Bibliografia ==
* BINKE aldizkariaren 16. alean https://issuu.com/binke/docs/binke_016-web 27. orrialdea
* Galdakaoko Historiaren SITESa: https://sites.google.com/site/galdako atalak, 1928, 1931, 1935, 1936 orrialdeak.
 
== Kanpo estekak ==