Russell-Einstein adierazpena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-uztailan +uztailean)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{lan infotaula}}
'''''Russell-Einstein adierazpena''''' [[Bertrand Russell]]ek idatzitako testua da. Adierazpena, Londresen, [[1955]]ko [[uztailaren 9]]a sinatuta, [[Albert Einstein]]en babesa izan zuen. Testu horren bidez, [[Gerra Hotza]]ren egoeran, arma nuklearren arriskua nabarmentzen zuten hamaika zientzialari ospetsuek. Halaber, munduko buruei arazoak era baketsuaz konpontzea eskatzen zieten.<ref>https://www.filosofia.org/cod/c1955rus.htm</ref>
 
== Nazioarteko egoera ==
1945eko uztailaren 16an Mexiko Berriaren Alamogordoko basamortuan lehen leherketa nuklearra eragin zuten. Urte bereko abuztuaren 6an Estatu Batuek [[Hiroshima]]n "Little Boy" lehergailua bota zuen eta mundu osoak arma berriaren eragina ezagutu zuen; hiru egun georago "Fat Man" izenekoa [[Nagasaki]]n bota zuten. Bi erasoetan gutxienez 100.000 mila pertsona hil ziren.
 
1945eko abuztuaren 18an Bertrand Russellek ''Glasgow Forward'' egunkarian bere iritzia azaldu zuen. Horretan, nolabait, adierazpenaren oinarria ikus daiteke zere eta ordurako azken txikizioa sahiesteko pentsamendu politiko berri bat aldarrikatzen baitzuen. Beste intelektual ospetsuak, [[Józef Rotblat]]ek, [[Manhattan proiektua]]n parte hartu zuenak, proiektua utzi ondoren bere kezka morala ere azaldu zuen.<ref>Butcher, Sandra Ionno (2005eko maiatza), ''The Origins of the Russell-Einstein Manifesto'', Pugwash History Series, 1: 1–35</ref> Hurrengo urteetan Russellek eta Rotblatek elkarrekin lan egin zuten [[arma nuklearren ugaritze]]aren aurka.
 
== Sinatzaileak ==
Hamaika izan ziren:<ref>https://www.atomicheritage.org/key-documents/russell-einstein-manifesto</ref>
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:2; column-count:2;">
* [[Max Born]]
* [[Percy W. Bridgman]]
* [[Albert Einstein]]. Einsteinek hil baino aste batzuk lehenago sinatu zuen.
* [[Leopold Infeld]]
* [[Jean Frédéric Joliot-Curie]]
* [[Hermann Joseph Muller|Herman J. Muller]]
* [[Linus Pauling]]
* [[Cecil Frank Powell|Cecil F. Powell]]
* [[Józef Rotblat]]
* [[Bertrand Russell]]
* [[Hideki Yukawa]]
</div>
 
== Manifestua ==
Manifestua Londresko [[Caxton Hall]] hotelaren prentsa aretoan aurkeztu zen. Prentsa-aurrekoa [[Józef Rotblat]]ek presiditu zuen. Russellek berak bilera ireki zuen, manifestuaren garrantzia gizadiaren etorkizuna bermatzeko azpimarratuz. Testuan ere zientzialariei konferentzia bat egiteko deia egiten zen, politikoki neutralak izan behar zen goi-bilera alegia.<ref>https://www.atomicheritage.org/key-documents/russell-einstein-manifesto</ref>
 
== Pugwasheko Konferentzia ==
Ezagutzera eman eta egunetara, [[Cyrus Eaton]] filantropoak [[Pugwash]]en, [[Eskozia Berria]]n, konferentzia bat antolatzeko bere burua eskaini zuen. Lehenengo konferentzia hori 1957an ospatu zen eta, geroztik, urtero egin zen.
 
Nazioarteko Konferentziaren deialdiaren aurrean, [[Nehru]] [[India]]n egiteko ahaleginak egin zituen. [[Suezko Krisialdia]] baino oztopo handia izan zen horretarako. [[Aristoteles Onassis]] aberatsak [[Monaco]]k egiteko proposamena taularatu zuen baina ez zen onartu. Azkenean Cyrus Eaton kanadiarrak finanziatu zuen Konferentzia. Russel-Einstein adierazpena Pugwashen Konferentzien gutun sortzailea izan zen. Lehenengo bilkura, azkenean, Kanadan egin zen, 1957ko uztailean.<ref>https://pugwashconferences.files.wordpress.com/2014/04/full-list-of-pugwash-intl-conferences-1957-2013.pdf</ref>
35. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* {{en}}:[http://www.pugwash.org/about/conference.htm Pugwasheko Lehen Konferentzia.]
* {{en}}:[https://web.archive.org/web/20000816025545/http://www.pugwash.org/about/manifesto.htm Russell-Einsteinen adierazpena.]
* {{en}}{{es}}:[http://www.filosofia.org/cod/c1955rus.htm Russell-Einstein adierazpena.]
 
{{autoritate kontrola}}