Perikardio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{Anatomia infotaula}}
[[Fitxategi:Blausen_0724_PericardialSac.png|thumb|Bihotza eta perikardio zakua]]
'''Perikardioa''' [[Bihotz|bihotzabihotz]]a osatzen duten 3 geruzen artean kanpoen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=1.8.1. Anatomia y fisiologia del pericardio|url=https://www.uninet.edu/tratado/c010801.html|aldizkaria=www.uninet.edu|sartze-data=2020-10-14}}</ref> kokatuta dagoena da eta zaku moduan funtzionatzen du. Geruza honek bihotza eta odol-hodi nagusien hasiera inguratzen ditu eta 2 geruzaz osatuta dago: zuntzezko '''perikardioa''' eta '''perikardio''' serosoa. Honen funtzioa bihotza inguruko egituretatik bereizteaz gain, bihotzari babesa ematea eta libreki desplazatzeko gaitasuna eskeintzea da.
 
== Zuntzezko perikardioa ==
Zuntzezko perikardioa<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Pericardio - EcuRed|hizkuntza=es|url=https://www.ecured.cu/Pericardio#:~:text=%20Pericardio%20%201%20Dimensiones.%20Se%20extiende%20desde,pericardio,%20es%20resistente%20e%20inextensible%20y...%20More|aldizkaria=www.ecured.cu|sartze-data=2020-10-14}}</ref> bihotza mugatzen duen perikardioaren kono itxurako kanpoko geruza dentso eta zurrunari deritzo, [[Ehunehun konektibo|ehun konektiboz]]z osatuta dagoena. Honek, barneko perikardio serosoa estaliko du, eta honi estuki lotuta ageriko da.
 
Bi funtzio nagusi<ref name=":0" /> ditu. Batetik, bihotza torax kabitatean mantentzea. Horretarako, oinaldean [[Diafragma|driafragma]] zentroaren zuntzei lotuko da, eta aurreko aldean [[lotailu esternoperikardikoen]]<ref name=":0" /> bitartez bularrezurrari lotuko zaio.
11. lerroa:
 
== Perikardio serosoa ==
'''Zuntzezko perikardioaren''' azpian perikardio serosoa<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Pericardio|hizkuntza=es|data=2020-05-22|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Pericardio&oldid=126274796|sartze-data=2020-10-14|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref> aurkitzen da. Honek 2 azpigeruza edo orri ditu:
[[Fitxategi:Blausen_0470_HeartWall.png|thumb|239x239px|Bihotz geruzak]]
 
18. lerroa:
* '''Pareta orria:''' geruza hau, aldiz, zuntzeko perikardioari lotzen zaio.
 
Bi orri hauen artean gune bat dago, '''[[perikardio barrunbea]]''', [[Likido perikardiko|'''likido perikardiko''']]  bolumen txiki bat biltzen duena. Likido honek presio negatiboa eragiten du, errai eta pareta orria bata besteari itsastita mantentzen ditu bata bestearen gain irrist egin dezaten. Egoera osasuntsu edo ez patologikoan barrunbe perikardikoa birtuala da, ia ez da antzematen. Egoera patologikoetan, aldiz, tamaina handitzen du eta zailtasunak ekar ditzake.
 
=== Sinuak ===
27. lerroa:
 
== Irrigazioa, zain itzulia eta linfa dreinatzea ==
Perikardioaren odoleztapena bi arteria garrantzitsuek ematen dituzten hainbat adarrek burutzen dute<ref name=":1" />. Arteria nagusi hauek [[barruko torax arteria]] eta [[torax aorta]] dira.
[[Fitxategi:Gray530.png|ezkerrera|thumb|Perikardio-diafragmetako arteriak eta nerbio frenikoak]]
[[Lepauztai azpiko arteriatik]] barruko torax arteria sortzen da eta honen adar bat '''[[perikardio diafragmetako arteria]]''' izango da. [[Diafragma nerbioa]]<nowiki/>r nerbio frenikoekin batera joango da goitik behera bihotzaren zuntzezko perikardio eta birikaren pleuraren paretaren artetik pasaz bihotzaren bi alboetatik. Arteria honek adar asko emango ditu perikardioa irrigatzeko. Barruko torax arteria [[Saihets-hezur|saihets]] arku mailara iristean, bi adar emango ditu. Hauetako bat, '''[[gihar diafragmetako arteria]]''' da eta arteria honek ere adar batzuk emango ditu perikardioaren beheko zatia odoleztatzeko.
43. lerroa:
 
* Sinpatikoaren alboko adar bidez ('''T1-T4''') → '''Gongoil aurreko zuntzak.'''
* Parasinpatikoak [[Nerbionerbio bagoaren bizkarraldeko nukleo|nerbio bagoaren bizkarraldeko nukleoaren]]aren bidez (10.pare kraneala) →  '''Gongoil osteko zuntzak'''.
 
Bi hauek bihotz plexua<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Plexo cardiaco {{!}} origen, ramas y función - Anatomia Topografica|hizkuntza=es|data=2019-03-23|url=https://www.anatomiatopografica.com/sistema-nervioso/plexo-cardiaco/|aldizkaria=Anatomía Topográfica|sartze-data=2020-10-14}}</ref> osatuko dute, hainbat adar emanez bihotzean eragingo dutenak.
54. lerroa:
Diafragma nerbioak [[idun plexua]]<nowiki/>n sortzen dira, '''C3, C4 eta C5''' mailetatik, hala ere zati nagusiak C4ean izango du jatorria. Nerbio hau, aurreko eskalenoaren aurrealdetik kokatuko da, batzutan gerta daiteke C5 maileko zuntzek oso berandu bat egitea gainerako zuntzekin eta kasu horietan C5-eko zuntzari '''[[diafragma nerbio gehigarria]]''' deritzo.
 
Toraxean barneratuko da eta barruko torax arteriaren atzetik igaroko da. Barruko torax arteria honen adarra perikardio diafragmetarako arteria da eta honekin batera jaitsiko da diafragma nerbioa. Beheranzko bidea, bihotzaren bi alboetatik egingo du (erdiko behe mediastinotik), bihotzaren zuntzezko perikardio eta birikaren pleuraren paretaren artetik pasaz. Diafragma nerbioa abdomenera pasako da eta '''[[diafragma abdomenetarako adarrak]]''' izena hartuko dute, eskuinekoa kaba zainaren zulotik pasako da eta ezkerrekoa aldiz, tendoi zentruaren ezker aldetik.
 
== Perikarditisa ==
[[Fitxategi:Pericarditis.jpg|ezkerrera|thumb|281x281px]]
'''Perikarditisa''' perikardioaren hantura eta irritazioa da. Baldintza normaletan perikardioaren bi geruzen artean, barrunbe perikardiakoan, likido lubrikatzaile kopuru txikia dago, baina perikarditisaren ondorioz bertan metatzen den likido kopurua handiagoa da eta honek '''isuri perikardikoa'''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Derrame pericárdico|hizkuntza=es|data=2020-04-13|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Derrame_peric%C3%A1rdico&oldid=125158944|sartze-data=2020-10-14|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref> eragin daiteke. Gehiegizko bolumenak perikardio barruko presioa handitu eta hau eskumako bentrikulukoaren parekoa edo altuagoa bihurtzen da. Presio aldaketa honek [[Diastole|diastoleadiastole]]a kolapsatzen du eta [[Bihotz-gastu|bihotz gastua]] murrizten da, bihotzak uzrkurgarritasuna galaraziz, funtzionamendua ez baita ona. Isuri perikardikoa sortzeaz gain, perikardioa loditzea, uzkurtzea eta kaltzifikatzea ere eragin dezake.
 
Perikarditisa gehienetan idiopatikoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pericarditis: MedlinePlus enciclopedia médica|hizkuntza=es|url=https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/000182.htm|aldizkaria=medlineplus.gov|sartze-data=2020-10-14}}</ref> da eritasunaren zergaitia ezagutzen ez delako. Hala ere, askotan birusek sortutako infekzioen eraginez agertzen da perikarditisa, baita gaixotasun autoinmuneen eraginez. Beste batzuetan bakterioek eraginda edo gaixotasun sistemikoen ondorioz, hau da, minbizia, hipotiroidismoa, bihotz-ebakuntzak… Miokardioaren infartu bat sufritu ondoren perikarditisa agertzen bada, Dressler sindromea moduan ezagutzen da.
 
Patologia honen sintoma nabariena bularreko mina da, zakua hantura jasatzen duenean bi geruzen marruskadura ematen delako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pericarditis aguda - Trastornos del corazón y los vasos sanguíneos|hizkuntza=es|url=https://www.msdmanuals.com/es/hogar/trastornos-del-coraz%C3%B3n-y-los-vasos-sangu%C3%ADneos/enfermedad-peric%C3%A1rdica-del-pericardio-y-miocarditis/pericarditis-aguda|aldizkaria=Manual MSD versión para público general|sartze-data=2020-10-14}}</ref>. Perikarditisa infekzio baten ondorioz ematen bada, sukarra, hotzikarak edo izerdia ager daitezke. Halaber, eztula, akidura edo arnasteko zailtasunak azaltzea ohikoa da.
 
Pronostikoari dagokionez, gehienetan, pazienteen ibilbide klinikoa ona izaten da, eta hobetu egiten dira neurri desberdinak hartuz: atsedena, antiinflamatorio ez-esteroideoak dosi altuetan…  Hala ere, '''perikarditis kronikoa''' eta '''perikarditis konstriktiboa''' duten pertsonak ere badaude. Azken hau perikardioaren lodiera eta zurruntasuna handitzean datza, mintza elastikoa izateari utziz eta zurruna bihurtuz. Honen ondorioz, bihotzak urkurtzeko duen gaitasuna galtzeko arriskua du arazo larriak sortuz, kirurgikoki tratatua izan arte.
 
== Erreferentziak ==