Nomenklatura binomial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Nomenklatura binominala''' ([[Zoologia|zoologoen]] artean erabilia), '''binarioa''' ([[Botanika|botanikoen]] artean erabilia) edo '''sailkatze sistema binomiala''' [[espezie]]ak izendatzeko sistema formala da. Nomenklatura binomialaz eratutako espezie izenari '''izen zientifikoa''' deritzo; nomenklatura binomialeko bi osagaiak batzeko [[latin]]ezko gramatika erabiltzen denez —eta osagai horiek maiz latinetik hartuak direnez—, ''latinezko izena'' ere deitu izan zaio, baina hori ez da zehatza (adibidez, [[otso]]aren latinezko izena ''lupus'' da, eta izen zientifikoa, berriz, ''Canis lupus'').
 
== Historia ==
[[Lineo]] izan zen nomenklatura binomialaren sortzailea. Lineok zazpi kategoriako sistema ([[Erreinu (biologia)|erreinua]]; [[filum]]a; [[Klase (biologia)|klasea]]; [[Ordena (biologia)|ordena]]; [[Familia (biologia)|familia]]; [[Genero (biologia)|generoa]]; [[espezie]]a) erabili ordez, bi hitzeko sistema erabili zuen: [[Genero (biologia)|genero]] izena eta epitetoa, espezieak izendatzeko.
Adibidez, gizakiak izendatzeko ''Homo'' genero izena eta ''sapiens'' epitetoa erabiltzen da.
 
Historian, batzuetan espezie batek izen zientifiko desberdinak jaso izan ditu, biologo batek baino gehiagok espezie bera deskribatu izan duenean. Gaur egun, izen zientifikoak nazioarteko taldeek adosten dituzte, eta zerrenda ofizialetan biltzen dira, hau da, [[nomenklatura kode]]etan. Espezie batek izen bat baino gehiago badu, argitaratu zen lehen izena aukeratzen da, eta beste izenak sinonimotzat hartzen dira. Hala ere, espeziea beste genero batean sartzeko arrazoiak badaude, izena aldatzen da.
Adibidez, [[txoka arrunt]]a 1758an [[Lineo]]k ''Acanthis cannabina'' bezala izendatu zuen, gero ''Carduelis cannabina'' izena jaso zuen eta, 2012an egindako [[DNA]] bidezko analisi filogenetikoaren arabera,<ref>{{cite journal | last1=Zuccon | first1=Dario | last2=Prŷs-Jones | first2=Robert | last3=Rasmussen | first3=Pamela C. | last4=Ericson | first4=Per G.P. | year=2012 | title=The phylogenetic relationships and generic limits of finches (Fringillidae) | journal=Molecular Phylogenetics and Evolution | volume=62 | issue=2 | pages=581–596 | doi=10.1016/j.ympev.2011.10.002 | url=http://www.nrm.se/download/18.9ff3752132fdaeccb6800010935/Zuccon%20et%20al%202012.pdf | pmid=22023825}}</ref> ''Linaria cannabina'' izena hartu zuen. Gaur egun, izen zientifikoa ''Linaria cannabina'' da, ''Acanthis cannabina'' eta ''Carduelis cannabina'' sinonimoak direlarik.
 
Izen aldaketa hauek etengabe gertatzen dira teknologia eta ikerketa berriak agertzen diren heinean. Horregatik, gaurko izen zientifiko zuzenak iturri eguneratuetan aurki daitezke, adibidez, [[Wikidata]]n<ref>https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:WikiProject_Taxonomy</ref>, baina batzuk ez dira liburu edo datubase zaharragoetan agertzen<ref>http://31eskutik.eizie.eus/2016/04/18/txoritan-1/</ref> .
 
== Erabilera ==
Profesionalek izen zientifikoak erabiltzen dituzte lan zientifikoetan eta testu juridikoetan, [[izen arrunt]]ak baino zehatzago, unibertsalago eta egonkorrago direlakoan. Erabilera profesionaletatik at, batzuk izen arruntak erabiltzea nahiago dute, [[latin]]ezko hitzak ez baitira denentzat ulergarri.