Nino Schurter: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
2009an iritsi zen aurreneko bakarkako Munduko txapelketa. Canberran jokatu zen, Australian eta Nino Schurterrek zortzi munduko txapelketetako lehenengoa irabazi zuen. 2012an denboraldi bikaina egin zuen, 15 lasterketa jokatu eta hamaika irabazi baitzituen. Joko Olinpikoetan ordea bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
 
2014 denboraldian [[Mitchelton–Scott|Orica-GreenEDGE]] taldeak errepidean debuta egiteko aukera eman zion. [[Romandiako Tour]]ra eta [[Suitzako Itzulia]] egin zituen baina ez zuen arrakastarik izan eta mendi txirrindularitzara itzuli zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Cycling News 18|abizena=February 2014|izenburua=Schurter to race Tours de Suisse and Romandie with Orica GreenEdge|hizkuntza=en|url=https://www.cyclingnews.com/news/schurter-to-race-tours-de-suisse-and-romandie-with-orica-greenedge/|aldizkaria=cyclingnews.com|sartze-data=2020-11-15}}</ref>.
 
2015ean erabaki zuen 2016ko Olinpiar Jokoetarako bereziki entrenatzea eta bere hirugarren Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Schurter wins men's mountain bike gold|hizkuntza=en-GB|url=https://www.bbc.co.uk/sport/olympics/36727869|aldizkaria=BBC Sport|sartze-data=2020-11-15}}</ref>. 2017an denboraldi perfektua osatu zuen, jokaturiko guztia irabaziz. Lasterketarik aipagarriena Hegoafrikako ''Absa Cape Epic'' izan zen, zortzi etapa dituen lesterketa gogorra. Matthias Stirnemann-ekin bikotea osatuta zortzi minututako aldea atera zioten faboritoak ziren Christoph Sauser eta Jaroslav Kulhavy bikoteari. Schurterren hirugarren aldia zen parte hartzen zuena eta garaipena lortzearekin Munduko Kopako lasterketa guztiak irabazi zituen eta "Denboraldi perfektuaren" izedendapena jaso zuen.