Mulato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
2. lerroa:
 
== Etimologia ==
Hitza [[XVI. mendea]]n sortu zen, lurralde amerikarren [[kolonizazio]] espainiarren testuinguruan. Konkistatzaileek nozio hori erabili zuten [[gizaki txuri]] (Amerikaren kolonizazio garaian, nagusiki, jatorri europarreko biztanleak) eta [[esklabo beltz]]en arteko batasunaren ondorioz sorturiko gizakiak izendatzeko. Hasiera batean, izendapenaren gaztelerazko erabilera sei [[kasta]]tan banaturiko zatiketa arraziala azaltzeko gauzatu zen. Banaketa horren bitartez, kolonizatzaile espainiarrek lurralde amerikarretako biztanleak hurrengo kasta edota kategoriatan sailkatu zituzten: [[espainiar]]rak, indioak, beltzak, [[Mestizo|mestizoamestizo]]kak, mulatoak eta zanboak.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Miguel|abizena=Artola|urtea=1991|izenburua=Enciclopedia de Historia de España|argitaletxea=Alianza Editorial|orrialdea=840|ISBN=84-206-5241-5|hizkuntza=es}}</ref>
 
Bere jatorri etimologikoan, ''mula'' («mando») hitzetik dator. Izan ere, [[mando]]a zaldiaren eta astoaren arteko ugalketaren ondoriozko animalia da. Gaur eguneko zenbait herrialdetan oso ohikoa da mulato jatorri mistoa duten populazioak aurkitzea; hala nola, Karibe inguruko [[Puerto Rico]], [[Kuba]], Dominikar Errepublika, [[Venezuela]] eta Kolonbia herrialdeetan, edo Hego Amerikako Brasil, Ekuador eta Perun.