«Mondragon Korporazioa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(Add 2 books for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20210619)) #IABot (v2.0.8) (GreenC bot)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Erakunde infotaula}}
 
'''Mondragon Korporazioa'''<ref>{{erreferentzia|urtea=2015|izenburua=«EUTM file information 006474886»|argitaletxea=European Union Intellectual Property Office (ed.)|hizkuntza=En}}</ref> (lehen '''Mondragón Corporación Cooperativa''' edo '''MCC''') [[Arrasate]]<nowiki/>n sortutako Euskal Herriko kooperatiba eta enpresa talde bat da, gaur egun mundu osoan hedatua dagoena.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=José María|abizena=Ormaetxea|urtea=1991|izenburua=La experiencia cooperativa de Mondragon|argitaletxea=Azatza, ed|orrialdea=|orrialdeak=46 --|ISBN=978-84-604-0011-0|hizkuntza=Es}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Adrian|abizena=Zelaia|urtea=1997|izenburua=Kooperatibak Euskal Herrian|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|orrialdea=59|ISBN=84-86967-88-0}}</ref> [[Gizarte ekonomia]]<nowiki/>ko bigarren enpresa taldea da estatuan.<ref>{{erreferentzia|urtea=2019|izenburua=«Las empresas más relevantes de la economía social 2017-2018»|argitaletxea=Confederación Empresarial Española de Economía Social (CEPES)|hizkuntza=Es}}</ref> Guztira 98 [[kooperatiba]]<nowiki/>k, 8 [[Fundazio (argipena)|fundazio]]<nowiki/>k, [[Mutualitate|mutua]] batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 delegaziok osatzen dute, lau arlotan banatuta: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.<ref name=":0" />
 
Taldea nazioartera zabalduta dago, bost kontinentetan presentzia duela. 2019ko ekitaldian 11.608 milioi euro saldu zutuen, 81.507 pertsona enplegatuz.<ref name=":1">{{erreferentzia|izenburua=2019. Urteko Txostena|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/2019urtekotxostena/assets/downloads/eus/urteko-txostena-2019.pdf}}</ref>
 
=== Hasiera ===
[[Jose Maria Arizmendiarrieta]] apaiz gaztea 1941ean iritsi zen 7.000 biztanleko Arrasatera, herriko parrokiako adjutore laguntzaile izateko. Eta bi urte geroago, lanbide eskola bat sortu zuen<ref>{{erreferentzia|abizena=Leibar, Juan, Azkarate, Joxemi|urtea=1993|izenburua=Historia de Eskola Politeknikoa José M.ª Arizmendiarrieta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=23|ISBN=84-606-1940-0|hizkuntza=Es}}</ref> teknikariak eta eskulan kualifikatua prestatzeko inguruko enpresa industrial ugarientzat eta, batez ere, kooperatibentzat.<ref>{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2005|izenburua=José María Arizmendiarreta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=270|ISBN=84-920246-2-3|hizkuntza=Es}}</ref>
 
1955ean, Arizmendiarrietak [[ingeniaritza]] Zaragozako Unibertsitatean era librean ikasteaz gain [[Unión Cerrajera|Union Cerrajera]] enpresan lanaldi osoan aritzen ziren bost gazte aukeratu zituen (Usatorre, Larrañaga, Gorroñogoitia, Ormaechea eta Ortubay),<ref>{{erreferentzia|urtea=2019|izenburua=«El Cooperativismo como Solución: de Owen al Padre Arizmendiarrieta»|argitaletxea=forokoop.coop|hizkuntza=Es}}</ref> eta 1956an “Talleres Ulgor” lehen enpresa kooperatiboa sortu zuten elkarrekin<ref>{{erreferentzia|abizena=Aranzadi, Dionisio|urtea=1976|izenburua=Cooperativismo industrial como sistema, empresa y experiencia|argitaletxea=Universidad de Deusto|orrialdea=421|ISBN=978-8460005506|hizkuntza=Es}}</ref> (izena abizenen akrostikoaren ondorio da). Denborarekin, Ulgor izena Fagor Etxetresnak-era aldatu zen, egungo Mondragon Korporazioaren enbrioi industriala bilakatuz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Greenwood, Davydd, González, Jose Luis|urtea=1990|izenburua=Culturas de Fagor. Estudio antropológico de las cooperativas de Mondragon|argitaletxea=Txertoa|orrialdea=166|ISBN=978-8471482488|hizkuntza=Es}}</ref>[[Fitxategi:Ulgor.jpg|thumb|320px|Ulgor fabrika, [[Fagor (argipena)|Fagor]]-en aitzindaria, [[Arrasate]]ko [[San Andres (Arrasate)|San Andres]] auzoan.|ezkerrera]]
* Mondragon Tresnak eta Sistemak.
 
Kooperatiba industrialak sinergiak lortzen saiatzen dira parte hartzen duten hiru interlankidetza mailetatik: beren eskualde-taldetik bertatik, Korporazioaren dibisio bateko partaide diren aldetik, eta akziodun mota desberdineko enpresak dauden eskualdeetako [[kluster]] sektorialetatik.<ref>{{erreferentzia|abizena=Huggins, Robert, Izushi, Hiro|urtea=2012|izenburua=Competition, Competitive Advantage, and Clusters: The Ideas of Michael Porter|argitaletxea=Oxford University Press|orrialdea=228|ISBN=978-0199660421|hizkuntza=En}}</ref> .
[[Fitxategi:Eroski Pamplona.JPG|thumb|Eroskiren hipermerkatu bat.]]
 
 
=== Berrikuntza, sustapena eta ezagutza ===
Enpresen [[Lehiakortasun|lehiakortasunalehiakortasun]]a<nowiki/>ri eta eraldaketari lotutako zerbitzuak dira. 2019an, guztira, 2.189 [[ikertzaile]] eta [[patente]]<nowiki/>en 521 familia zeuden indarrean, hiru eremutan banatuta:
 
* [[Berrikuntza]]: ikerketa aplikatuko, garapen teknologikoko eta berrikuntzako 14 zentro teknologikorekin, 1.000 ikertzaile inguru dituztenak. [[Ikerkuntza eta garapena|I+G]] arloko nazioarteko proiektuetan parte hartzen dute, korporazioko eta korporaziotik kanpoko enpresekin batera, [[Berrikuntzaberrikuntza ireki|berrikuntza irekia]]a<nowiki/>re<nowiki/>n planteamendua gauzatuz eta atzerriko zentroekin aliantzak eginez.<ref>{{erreferentzia|abizena=Chesbrough, Henry William|urtea=2006|izenburua=Open Innovation: The New Imperative for Creating and Profiting from Technology|argitaletxea=Harvard Business Review Press|orrialdea=176|ISBN=978-1422102831|hizkuntza=En}}</ref>
 
* [[Sustapen (argipena)|Sustapena]]: Korporazioaren sustapen-zentroarekin, teknologia-parke batekin eta sustapen-zentro batekin.
* '''Errektore-kontseilua''' kide anitzeko organoa da eta hari dagokio, esklusiboki, kooperatiba kudeatzea eta ordezkatzea. Bere kideak, eskuarki hamabi, lau urteko agintaldirako aukeratzen dira. Bi urtean behin kontseiluaren erdia berritzen da, eta edozein bazkide aukeratua izan daiteke. Lehendakari, lehendakariorde eta idazkari karguak batzar orokorrak aukeratzen ditu zuzenean. Errektore kontseilua arduratzen da zuzendari orokorra aukeratzeaz, normalean lau urterako.<ref>{{erreferentzia|abizena=Vaněk, Jaroslav|urtea=2007|izenburua=A note on the future and dynamics of economic democracy. Advances in the Economics Analysis of Participatory and Labor managed Firms|argitaletxea=Cornell University. Cooperative firms in global markets.|orrialdeak=297-304|ISBN=978-0-7623-1389-1. doi:10.1016/S0885-3339(06)10011-3.|hizkuntza=En}}</ref>
* '''Zaintza-batzordea''', funtsean urteko kontuak berrikusteaz arduratzen da.
* '''Kontseilu soziala''' lan-komunitateak kooperatibaren administrazioan etengabe parte hartzeko organoa da. Kooperatzaileak, [[bazkide]]<nowiki/>ak nahiz bazkide ez direnak, gobernu-organoen aurrean ordezkatzeko ahalmena du, eta enplegatuen nahien bozeramaile izango da. Kontseilu Errektorearen eta zuzendari kudeatzailearen aholkularitza eta [[Kontsulta adibide bidez|kontsulta]] organoa da, nahitaezkoa izanik txostena egitea bazkide langileen lan harremanari eragiten dioten alderdi guztietan. Normalean, kontseilu sozialerako 20 langileko kide bat izendatzen da, eta zenbait alderditan kooperatibak ez diren enpresetan sindikatuen antzeko eginkizuna betetzen du.<ref name=":2" />
 
=== Korporazioaren mailan ===
Korporazioko kooperatibak elkarrekin lotuta daude, kooperatiba biltzarretan onartutako estatutuetan eta funtzionamendu arauetan jasotako enpresa filosofia eta kultura komun baten bidez.<ref>{{erreferentzia|abizena=Azurmendi, Joxe|urtea=1991|izenburua=El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta|argitaletxea=Azatza|orrialdea=815|ISBN=84-88125-01-1|hizkuntza=Es}}</ref> Korporazioaen gobernu organoen (batzorde iraunkorra eta kontseilu orokorra) jarduera arautzen dute, eta baita oinarrizko kooperatibenak eta kide diren talde eta dibisioenak, bai antolamenduaren eta erakundeen ikuspegitik, bai [[Ondare (argipena)|ondare]]<nowiki/>aren eta ordainsarien ikuspegitik.<ref>{{erreferentzia|abizena=Cancelo Alonso, Antonio|urtea=1999|izenburua=«Mondragon Corporación Cooperativa «Historia de una Experiencia»|argitaletxea=Revista Internacional de los Estudios Vascos|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Estatutu eta arau horiek kooperatiben oinarrizko hamar [[printzipio]]<nowiki/>etatik abiatuta garatzen dira: atxikipen askea, antolaketa demokratikoa,<ref>{{erreferentzia|abizena=Udaondo, Ainara; Sarasua, Jon|urtea=2005|izenburua=Autoeraketa globalitatean: autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan|argitaletxea=Lanki - Mondragon Unibertsitatea|orrialdea=29|ISBN=978-84-608-1190-9|hizkuntza=}}</ref> lanaren subiranotasuna, kapitalaren izaera instrumentala eta mendekoa, kudeaketan parte hartzea, ordainsari elkartasuna, lankidetza, gizarte eraldaketa, izaera unibertsala eta hezkuntza.<ref>{{erreferentzia|abizena=Herrera, David|urtea=2004|izenburua=«Mondragon: a for-profit organization that embodies Catholic social thought.»|argitaletxea=Entrepreneur Media, Inc. Wayback Machine. St. John's University, College of Business Administration, USA|orrialdeak=11-12|hizkuntza=En}}</ref><ref>{{erreferentzia|abizena=Sumo Pontífice Benedicto XVI|urtea=2009|izenburua=Carta Encíclica "Caritas in veritate"|argitaletxea=EDICE - Conferencia Episcopal Española|orrialdeak=81, 82|ISBN=9788471416988|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Printzipio horiei lau [[Balio (argipena)|balio]] korporatiboren definizioa gehitu behar zaie: lankidetza, partehartzea, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza.<ref>{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2011|izenburua=Arizmendiarrieta 1915-1976. Apóstol de la cooperación|argitaletxea=Arizmendiarrietaren Lagunak Elk|orrialdea=40|ISBN=978-84-615-4947-4|hizkuntza=Es}}</ref><ref>{{erreferentzia|urtea=2019|izenburua=«Corporación Mondragón - Auñamendi Eusko Entziklopedia»|argitaletxea=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|hizkuntza=Es}}</ref>
 
=== Interlankidetza ===
 
==== Pertsonen arloan ====
- Birkokapenak: Korporazioaren interkooperazio figurarik bereizgarriena da. Oinarrizko kooperatibak bazkide guztientzat nahikoa lanik ez duenean, beste kooperatiba batzuekiko lankidetzara jotzen da. Birkokatzea ondoz ondoko bi mailatan egiten da: kooperatibak sartzen diren [[eskualde]]-taldeen edo dibisioen esparruan, eta bigarrenik, Lagun Aroko kooperatiba guztien eremuan. Birkokapen figura hori kooperatibak ixten diren kasuetan ere erabiltzen da, borondatezko bajekin eta aurre-erretiroekin konbinatuta.[[Fitxategi:Ucin.jpg|thumb|Iñigo Ucin, Mondragon Korporazioko Kontseilu Nagusiko lehendakaria.]]- Lagun Arok langabeziarako, aurre erretiroetarako, kalte ordainetarako eta birmoldaketa profesionaletarako ematen dituen prestazio ekonomikoak, bazkideek eta haien kooperatiba enpresek zenbait baldintza betetzen dituztenean.<ref name=":3">{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg|urtea=2010|izenburua=32 claves empresariales de Mondragon|argitaletxea=Garaia P.T.|orrialdea=119|ISBN=LGSS-810-2010|hizkuntza=Es}}</ref>
 
==== Finantzen arloan ====
- Eskualde dibisioei edo taldeei dagokienez, emaitzak birmoldatzearena da garrantzitsuena. Kooperatiba bakoitzaren [[Irabazi (argipena)|irabazia]]<nowiki/>k edo [[galera]]<nowiki/>k funts komun batera bideratzen dira, gero bazkideen kopuruaren arabera banatzeko, % 25 eta % 100 arteko birmoldaketa aukerarekin. Halaber lankidetzan aritzen da merkataritza abaletan, diruzaintzaren eta maileguen kudeaketan ,eta inbertsioen arriskuetan.
 
- Korporazio mailan, interkooperaziorako hainbat tresna daude: Funts Nagusia, hezkuntzarako eta sustapenerako Funtsa, Elkartasunerako Funtsa, eta enpleguari laguntzeko Funtsa, kudeatzaileak Mondragon Inbertsioak eta Mondragon Fundazioa erakundeak direla.<ref>{{erreferentzia|abizena=Malone, Tom|urtea=2004|izenburua=The future of work: How the New Order of Business Will Shape Your Organization, Your Management Style, and Your Life|url=https://archive.org/details/futureofworkhow00malo|argitaletxea=Harvard Business School Press|orrialdeak=[https://archive.org/details/futureofworkhow00malo/page/n23 6]-7, 61-64, 125|ISBN=978-1591391258|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Lankidetza kanpoko erakundeekin ===
A- Sarrera kuota: ekarpen ekonomiko osoaren % 25 da. Ez da [[Kapital sozial (argipena)|kapital sozial]]<nowiki/>ean sartzen; aitzitik, enpresaren [[balantze]]<nowiki/>aren derrigorrezko erreserba funtsaren parte izango da, pertsonalki itzuzli ezin izango dena.
 
B- Derrigorrezko ekarpena: nominalki egiaztatzen da, eta kooperatibaren kapital sozial osoaren parte da. Kapital indibidual horren zenbatekoa urtero handituko da etekinen banaketaren itzulkinak hasten direnean. Galerak izanez gero, kapitala indibiduala murriztu egingo da. Kapitallak interes bat jasotzen du urtero. Bazkideak kooperatiba uzten duenean edo erretiroa hartzen duenean, kapital hori berreskuratu egingo du.
 
Bazkide izateko hautagaiak 24 hilabetetan egin dezake ekarpen ekonomiko hori, eta nominatik zati proportzionala deskontatuko zaio.<ref name=":0" />
 
Behin bazkide denean, kooperatiba askotan borondatezko ekarpen nominalak egin ditzake, enpresaren balantzea indartzeko eta bazkideari merkatuaren antzeko interesak emateko.
 
=== Soldaten eskala ===
Korporazioari buruz beti aipatu izan den berezitasunen bat baldin badago, ordainsari [[Eskala (argipena)|eskala]] izan da, hasieran 1etik 3ra bitartekoa izan zena. Hau da, zuzendari nagusiak 3ko indize totala irabazten zuen, enpresako soldatarik baxuena 1eko indizea zen bitartean.
 
1etik 3rako tarte horrek hamabost bat urte iraun zuen, eta ondoren 1etik 4,5era handitu zen. Gaur egun, alderik handiena 1-12,5ekoa da, eta txikiena 1-4,5ekoa oinarrizko kooperatiba batzuetan. Indize totala hiru osagairen batuketa da: lanpostuaren egiturazko indizea, jardunaren indize funtzionala, eta antzinatasun plusa.
 
Kooperatiben lan indizeetan ez da inoiz bereizi generoa, jatorria edo bestelako faktore pertsonalik. Bestalde, indize baxuenen ordainsariak inguruko [[soldatapeko langile]]<nowiki/>enekin asimilagarriak dira; [[Zuzendaritza (argipena)|zuzendaritza]] mailetan berriz, sektore eta lurralde desberdintasun gehiago daude.<ref name=":3" />
- Gutxienez % 20 derrigorrezko erreserba funtsean gordeko da,
 
- % 10 hezkuntza eta sustapen funtsera (FEPC) bideratuko da. Nolanahi ere, derrigorrezko erreserba funtsa kapital sozialaren % 50era iristen ez den bitartean, zenbateko hori % 5era murriztu ahal izango da.
 
- Gainerakoa banakako itzulkin kooperatiboak egiteko edo borondatezko erreserbak eratzeko erabiliko da. Itzulkin kooperatiboa ekitaldiko soldataren proportzioan egiaztatuko zaie bazkideei, eta ez kapital sozialean duten partaidetzaren arabera.<ref>{{erreferentzia|abizena=Cid, Mikel|urtea=2005|izenburua=«Making the social economy work within the global economy: an empirical study of worker co-operatives in Québec, Emilia Romagna and Mondragon.»|argitaletxea=Doktoretza, europar aipamenarekin, argitaratu gabea, Erref. TESEO Mº Educación 387897, Mondragon Unibertsitatea|hizkuntza=En}}</ref>
 
Banaketa horren ondorioz, kooperatibek [[inbertsio]] berriak egiteko baliabide propio handiak izan ohi dituzte, zergen ondorengo irabazien % 90 baitute; izan ere, enpresatik ateratzen den diru bakarra FEPCa da, gizartera bideratzen dena, enpresaren inguruko beharrizanetara.<ref name=":0" />
 
== Enplegua ==
Mundu osoko akademikoek, politikariek, enpresaburuek eta sindikalistek hainbat urtez bisitatu dituzte Mondragoneko kooperatibak, eta anfitrioien irudipena da batez ere [[Enplegu|enpleguaenplegu]]a sortzeko eta mantentzeko [[Eredu (argipena)|eredu]]<nowiki/>az interesatzen direla.<ref>{{erreferentzia|abizena=Beed, Clive; Beed, Cara|urtea=2002|izenburua=Review of Social Economy, ed. Work Ownership Implications of Recent Papal Social Thought|argitaletxea=Taylor & Francis, Ltd.|orrialdeak=47-69.|ISBN=doi:10.1080/00346760110127092|hizkuntza=En}}</ref>
 
Korporazioan ez da etekin ekonomikorik bilatzen soilik bazkideen ondarea handitzeko, baizik eta enplegua helburu bat da, kooperatiben Zereginean berariaz jasotzen dena: "Esperientzia kooperatiboak... bere eginkizun propiotzat hartzen du ondasunak, zerbitzuak eta banaketak ekoiztea eta saltzea... enplegu kooperatiboa sortzeko".<ref name=":4">{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=2009|izenburua=How to start a community enterprise|argitaletxea=Tompkins Institute, Cape Breton University, Canada|orrialdea=25 --|ISBN=978-0973268225|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Enpresa berrien sorrera ===
Sortzaileen jatorrizko ekarpenetako bat, 1959an Laboral Kutxa sortu eta sendotu ondoren, bi negozio arlotan banatzea izan zen: Banku Dibisioa eta Enpresa Dibisioa, euskarri finantzarioa nahikoa ez zelakoan. Horrela, Enpresa Dibisioa sustatu zuten, kooperatibei beste laguntza mota bat bermatzeko: abokatuak, esportazioan adituak, zailtasunak dituzten enpresetan adituak, kudeaketa aholkularitza ereduetan adituak, eta baita enpresa berriak sortzen adituak: [[Sustapen (argipena)|Sustapen]] Saila.<ref name=":4" />
 
Sailak zuzenean lagundu zuen kooperatiba berriak sortzen, eta formakuntza eta teknologia zentroei ere lagundu zien hori egiten, eta baita lehendik zeuden kooperatiben barne [[ekintzailetza]]<nowiki/>ko proiektuei ere. 1992an Korporazioa eratu ondoren, honek bere gain hartu zituen funtzio horiek, eta Laboral Kutxa finantza eremura bakarrik bideratu zen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio|urtea=2003|izenburua=El reto de ser emprendedor|argitaletxea=Mondragon Unibertsitatea|orrialdeak=42, 311|ISBN=846-0099008|hizkuntza=Es}}</ref>
 
=== Enpresen sarrera Korporazioan ===
Nagusiki familia motako enpresak dira, aktibitatearen jarraipena zaila ikusiz langileekin negoziatzen denean enpleguei eusteko. Zailtasunak dituzten merkataritza enpresen kasuak ere badaude, langileek kudeaketa beren gain hartzea erabakitzen dutenean kooperatiba sortuz. Azkenik, noizbehinka gertatu izan dira Administrazioak eskatuta sartu diren enpresen kasuak, jarduera eta enplegua babesteko.<ref name=":0" />
 
=== Enpresen irteerak Korporaziotik ===
- Atzerriko [[filial]] produktibo batzuetan egindako [[inbertsio]]<nowiki/>ak, batez ere Brandt frantsesean, ez ziren egokiak izan.
 
Kooperatiben arteko elkartasunaren bidez, 2013 eta 2014 artean, Euskal Autonomia Erkidegoko bost lantegietako kaltetutako 1900 bazkideetatik %90a, derrigorrezko eta borondatezko ekarpenak galdu ondoren, beste kooperatiba batzuetan birkokatu ziren, eta hurrengo urtean gainerakoak.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Urteko Txostena 2013|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/2019urtekotxostena/assets/downloads/eus/urteko-txostena-2013.pdf}}</ref><ref>{{erreferentzia|izenburua=Urteko Txostena 2014|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/2019urtekotxostena/assets/downloads/eus/urteko-txostena-2014.pdf}}</ref>
 
== Eztabaidak eta kritikak ==
Ekonomia sozialarekin kritikoenak zirenek Fagor Etxetresnen erorketan kooperatiben [[Eredu (argipena)|eredu]]<nowiki/>aren [[krisi]] globala ikusi zuten.<ref>{{erreferentzia|urtea=2013|izenburua=«Editorial {{!}} Un modelo cuestionado»|argitaletxea=El País|ISBN=1134-6582|hizkuntza=Es}}</ref> Krisi ekonomiko larri bati aurre egiteko kooperatiben gerri falta kritikatu zuten, eta beste edozein enpresa bezain ahulak zirela erabaki okerren aurrean.<ref>{{erreferentzia|urtea=2013|izenburua=«Trouble in workers’ paradise»|argitaletxea=The Economist|ISBN=ISSN 0013-0613|hizkuntza=En}}</ref>
 
Ekonomia sozialaren sistema defendatzen dutenek ere adierazi dute nazioarteko filial produktiboak ez direla kooperatibak, eta beraz, bertako langileek ez dituztela estatuko bazkide enplegatuen abantaila berberak.<ref>{{erreferentzia|abizena=Tapas R. Dash|urtea=2021|izenburua=Cooperatives in the Global Economy|argitaletxea=Lexington Books|ISBN=978-1498555227|hizkuntza=En}}</ref> Bestalde, Mondragonen eredua funtsean ez dela [[Ingurumen|ingurumenaingurumen]]a<nowiki/>rekin enpresa kapitalistena baino jasangarriagoa.<ref>{{erreferentzia|urtea=2017|izenburua=«Mondragon through a Critical Lens»|argitaletxea=Fifty by Fifty. Medium|hizkuntza=En}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
== Ikus, gainera ==
* [[Euskal Kooperatiben Mugimendua]]
* [[Rochdaleko Aitzindariak|Rochdaleko aitzindariak]]
 
== Kanpo estekak ==