Meandro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Leziñana Okako meandroa.jpg|thumb|300px|[[Leziñana Oka]]ko meandroa, Araban.]]
[[FileFitxategi:rio-cauto-cuba.JPG|thumb|300px|Cauto ibaiaren meandroak (Guamo Embarcadero, [[Kuba]])]]
'''Meandroa''' [[ibai]] baten [[ibilgu]]ak eratzen duen [[bihurgune]]<ref>{{Euskaltzaindia|Meandro|2021-04-03}}</ref> itxia da. Nagusiki, oso malda txikiko [[alubioi ordoki]]etan sortzen da; [[sedimentu]]ak meandroaren ertz ganbilean metatzen dira, eta ertz ahurrean, [[indar zentrifugo]]aren ondorioz, [[higadura]] eta [[ibaiertz]]aren atzeratzea dira nagusi.
 
[[Higadura]]ren ondorioz, meandroa bere isuriaren norabidetik aldentzen da, eta bihurgune handi bat egin ondoren, utzitako norabidea hartzen du ostera: areagotuaren areagotuz, meandroa bereizi egiten da, bide nagusitik aparte gelditzen da, eta adar hil bat edo aintzira bat eratzen du ([[uztarri]] aintzira esaten zaio). Gero, uholdeak direla eta, [[sedimentu]]z bete daiteke.
 
== Izena ==
 
''Meandro'' hitza [[Meandro ibaia|Meandro ibaitik]] datorkio (grezieraz Μαίανδρος, ''Maíandros''), gaur egun [[Menderes ibaia|Büyük Menderes]] deitzen den [[Anatolia]]ko ibai bat. Dirudienez, Meandrok beti txunditu zituen [[antzinako grezia]]rrak, sigi-sagaka aurrera egiteko moduagatik. Horrela, izen berezia izen arrunta bihurtu zen: ibai baten meandroa.
11. lerroa:
Batzuetan, ''ibai bihurgune'' ere esaten zaio<ref>[http://www.nolaerran.org/?h=méandre&z=lit Méandre] Nola erran hiztegian (kontsulta: 2021-04-03)</ref>.
 
== Ezaugarriak ==
 
Bi motatakoak daude:
* Ibarretako meandroak: ibarrak egiten dituen bihurguneak meandroek egiten dituztenekin bat datoz tamainan.
* [[Alubioi ordoki]]etako meandroak: ur lasterrak ez ditu ibaiaren ibilbideak bezain sigi-saga handiak egiten, edo haietatik bereiz egiten ditu.
 
Meandroek, bihurguneek bezala, zabaltzeko joera dute. Ur laster nagusiak meandroaren kanpoalderantz bultzatzen du, meandroaren alde ahurretik hurbil igarotzeko. Argitu beharra dago ahur eta ganbil terminoak ur lasterretik ertzera begira hartzen direla.
[[FileFitxategi:Меандры аллювий.JPG|thumb|Sedimentazioa meandroetan:<br>A - bihurgunea <br>B - ibaiertz ganbila (apala)<br>C - sedumentuen garraioa<br>E - ibaiertz ahurra (malkartsua).]]
 
Meandro segida batean, urak eskuineko eta ezkerreko ertzak miazkatzen ditu hurrenez hurren, eta ibaiaren lehen uberka ardatzak egiten dituenak baino bihurgune handiagoak egiten ditu, [[lastertasun]] handieneko puntua [[higadura]] handieneko puntua baita. Bihurgunearen kanpoaldea (ahurra) gero eta gehiago zabaltzen da; barrenaldea (ganbila), berriz, alubioiz betetzen da: ur lasterra geldoegia baita daraman kargarako, eta karga horren parte bat uzten du bertan. Bihurgunea, beraz, areagotuz doa eta nabarmenagoa egiten da.
32. lerroa:
 
Batzuetan, bihurgunea asko nabarmentzen denean, meandroa bereizi egiten da. Bi modutara gerta daiteke bereizte hori:
* Batzuetan ibaiak [[uholde|gainezka]] egin eta zabaldi osoa urpean gelditu ondoren urak atzera egiten duenean, ur lasterrak bide zuzena hartzen du, meandroarena baino laburragoa delako, eta meandroa ibaitik bereiz gelditzen da. Hori noski zabaldietako meandroetan baizik ez da gertatzen.
* Beste batzuetan, bihurgunea oso-oso nabaria denean, bi muturrek elkar ukitzen dute, eta gauza bera gertatzen da, meandro izandakoaren adar hil bat besterik ez da gelditzen.
 
Meandroen eratze eta bereizte prozesuok direla eta, meandro segida osoa ibarrean behera mugitzen da. Meandrook ibaian behera emigratu ahala, ibaiak erabat eraldatzen du alubioi ordokia, eta ezponda naturalak, hondar pilak, ibai adar hilak, meandro kiribilak eta [[zingira]]k eratzen dira.
46. lerroa:
Image:Arda Meanders.jpg|[[Arda]] ibaiaren meandroa ([[Bulgaria]]).
</gallery>
=== Baldintzak ===
 
Gaur egun, azalpen eta definizio asko daude meandroen eraketari buruz. Azalpen horietako askok berezko faktoreei egiten diete erreferentzia, eta etengabeko mugimenduan dauden eta ibilbide bihurgunetsuak dituzten ibai-[[ibilgu]]ak aipatzen dituzte.