Laburpen exekutibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
2. lerroa:
'''Laburpen exekutiboa''' (edo '''kudeaketaren laburpena''') merkataritza-helburuekin egindako [[dokumentu]] baten dokumentu labur bat edo atal bat da. Gainera, negozio-planaren oinarrizko ataletako bat da,baina aparteko dokumentu gisa balio du. Horrez gain, [[Txosten]] edo proposamen zabalagoak laburbiltzeko balio du. Lotutako txosten-multzoetarako ere balio du eta negozio-proiektua bizpahiru orrialdeko luzapenean eskaintzen du, horrela irakurleak bertan dagoen edukia ahalik eta azkarren irakurtzeko, dokumentu guztia irakurri gabe. Oro har, dokumentu nagusian edo nagusietan lantzen den arazoaren edo proposamenaren azalpen labur bat, aurrekarien informazioa, azterketa labur bat eta ondorio nagusiak jasotzen ditu. Helburua da administratzaileek erabakiak har ditzaten laguntzea, eta [[negozio-plan]] baten zatirik garrantzitsuena dela deskribatzea. Kasu guztietan, arreta berezia jarri behar da aurkezpenean eta hizkuntza eta idazkera aukeratzerakoan.
 
Laburpen exekutibo eta laburpen arrunt baten artean hainbat ezberdintasun daude, baina garrantzitsuena laburpenak ikuspegi orokor bat edo orientazio bat erakusten duela da eta laburpen exekutiboak berriz, dokumentu osoaren bertsio kondentsatu bat erakusten du. Laburpenak ikerketa akademikoan asko erabiltzen dira, eta laburpen exekutiboaren kontzeptua ez da ohikoa. "Laburpen bat adierazpen laburtu bat da, dokumentu nagusia irakurri ala ez erabaki nahi duten aldeek irakurritakoa"; aldiz, "Laburpen exekutibo bat, laburpen bat ez bezala, miniaturazko dokumentu bat da, dokumenturik luzeenaren ordez irakur daitekeena".
 
== Erabilera ==
Laburpen exekutiboa ez da abiarazte-fasean bakarrik erabiltzen, bere ibilbide osoan erabilgarria da, bazkide potentzialen aurrean aurkezteko edota enpresako ekitaldietan parte hartzeko.
 
Horrez gain, lortutako helburuaren arabera, bere idazkera egokitu behar zaio eta lehentasunez informazio bat edo beste eman behar zaio. Beraz, komenigarria da bertsio desberdinak prest edukitzea emango zaion erabilera egokiena aztertzeko.
 
== Egitura ==
32. lerroa:
Esan izan da, sarritan konplexua den gai bat erraz ulertzen denez, laburpen exekutibo batek, politikak formulatzeaz arduratzen direnak eta beste pertsona batzuek gai garrantzitsu batzuez ez antzematea eragin ditzake. Melbourneko Unibertsitateko Amanda Sinclair irakasleak adierazi duenez, prozesu hau aktiboa eta ez-pasiboa izan ohi da. Globalizazioa ardatz duen ikerketa batean, politikak formulatzeaz arduratzen direnek "mota guztietako desberdintasunak despolitizatu eta unibertsalizatzeari" aurre egin behar dietela egiaztatu zuen. Dioenez, "Ikerketa guztiak sarrera aurredefinitu eta generikoen barruan kokatu ziren, kasu [[komertzial]]<nowiki/>en puntuen barruan". Bazkideen txostenak berdinak izan behar zirela suposatzen zen. Ikerketaren estandarizazioa laburpen exekutiboak moduko tresnen bidez gertatu zen eta bere ustetan, exekutiboek laburpenak bakarrik irakurtzen dituzte eta ez txosten nagusi osoa.
 
Era berean, Colin Leysek The Socialist Register-en idatzi zuenaren arabera, laburpen exekutiboak [[argudio]] inozoak aurkezteko erabiltzen direla uste du: "Oso kontrako iruzkin gutxi daude 1980tik hona gobernu-politikako dokumentuen kalitatean gertatu den gainbehera nabarmenari buruz; izan ere, horien argudiatze-maila eta frogen erabilera aurkezpenaren kalitatearekin oso lotuta dago (txosten [[korporatibo]]<nowiki/>en antzera, laburpen exekutiboekin).
 
== Erreferentziak ==
* {{Erreferentzia|izenburua=Writing@CSU|hizkuntza=en|url=https://writing.colostate.edu/|aldizkaria=writing.colostate.edu|sartze-data=2020-11-29}}
* {{Erreferentzia|izenburua=Executive summary|hizkuntza=en|data=2020-11-20|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Executive_summary&oldid=989719567|sartze-data=2020-11-29|encyclopedia=Wikipedia}}
* {{Erreferentzia|izenburua=Business plan|hizkuntza=en|data=2020-11-16|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Business_plan&oldid=989086736|sartze-data=2020-11-29|encyclopedia=Wikipedia}}
* {{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2015-01-16|url=https://web.archive.org/web/20150116135953/http://www.changeupmerseyside.org.uk/changeupdocs/CTA%20Business%20Planning%20Guide.pdf|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-11-29}}
 
{{erreferentzia_zerrenda}}