Kontsonante belar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuzenketa eta osaketa orokorra
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
'''Kontsonante belarrak'''<ref>[[Euskalterm]]: [Hiztegi terminologikoa] [2002]</ref> [[mihi]]aren gibeleko partearekin ahoskatuak dira, aho-sabai bigunaren aurka''. ''
 
Ahoaren sabai bigun edo beloa nahiko zabala denez, eta mihiaren bizkarraren mugimenduak oso zehatzak ez direnez, artikulazio belarrek asimilazioa jasateko joera dute hizkuntza askotan. Asimilazioa hots bat inguruneari egokitzea da, horrekiko antza areagotuz. Asimilazio hori jasatean, ahoskunea mugitzen da, gibelera edo aitzinera, alboko bokalen kalitatearen arabera. Aitzineko bokalekin kontaktuan dauden kontsonante belarrak automatikoki aitzaneratu egiten dira usu, partzialki edo osoki sabaikaritzen direla. Modu berean, atzeko bokal batekin kontaktuan dauden belarrak atzeratu daitezke, partzialki edo osoki ubular bihurtuz.
 
Belar sabaikarituak ([[ingeles|ingelesezko]]ezko /k/ bezala ''keen'' edo ''cube'' hitzetan) batzuetan sabai-belar deituak dira. Hizkuntza anitzek ere belar ezpainkarituak dituzte, [kʷ] bezala, non ezpainen biribiltzea herskariaren askatzearekin batera gertatzen den. Kontsonante biezpainkari-belarrak ere existitzen dira, aldiberean aho-sabai bigunean eta ezpainen gunean ahoskatuak direnak, [k͡p] bezala. Bereizketa hori [w] kontsonante hurbilkarian desagertzen da, honetan belarizazioa eta ezpainkarizazioa maiz loturik daudelako, diakronikoki /u/-ren ondorengo izateagatik kasu. Hauek usu ezpain-belarrak deituak dira.
 
Dardarkari edo ttak belarrik ezin da ebaki [[Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa]]ren arabera. Belarraren ahoskunean, mihiak gaitasun oso mugatua du dardara anitz edo bakun moduko mugimenduen gauzatzeko, eta mihiaren gorputzak ez du aski fite mugitzeko askatasunik dardarkari belar baten sortzeko.
 
{| class="wikitable"
105. lerroa:
 
* /k/ <k>: herskari belar ahoskabea, adibidez ''keinu, kasu.''
* /g/ <g>: herskari belar ahostuna, adibidez: ''gau, gose.''
* /x/ (Hegoaldean) <j>: igurzkari belar ahoskabea, adibidez: ''jakintsu, josi.''