Juan Larrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Juan Larrea [[Bilbo]]n jaio zen [[1895]]eko martxoaren 13an. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen [[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko]] eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako]] unibertsitateetan. [[1921]]ean, [[Madril]]go Artxibo Historiko Nazionaleko sarrera azterketak gainditu zituen. [[César Vallejo]] perutar olerkariarekin batera, ''Favorables París Poema'' argitaratu zuen [[1926]]an, eta ''Carmen'' [[Gerardo Diego]]rekin.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean [[Mexiko]]ra erbesteratu zen, eta han Espainiako Kultura Batzordearen eta ''España peregrina'' aldizkariaren zuzendari izan zen, [[José Bergamín]] eta [[Josep Carner]]rekin batera. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] izan ondoren, [[Córdoba (Argentina)|Córdobako]] ([[Argentina]]) unibertsitateko irakasle izendatu zuten [[1956]]an.
 
Haren poesia [[surrealismo|surrealistak]] [[abangoardismo|abangoardia]] mugimenduaren jarraipen hutsetik ihes egiten duen joera dramatikoa erakusten du; eragin handia izan zuen [[Vicente Aleixandre]], [[Federico García Lorca]], [[Rafael Alberti]], [[Luis Cernuda]] eta beste poeta handi askorengan.
41. lerroa:
 
{{bizialdia|1895eko|1980ko|Larrea, Juan}}
 
[[Kategoria:Bizkaiko idazleak]]
[[Kategoria:Bilbotarrak]]