Jose Maria Iparragirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
[[Fitxategi:Jose mari iparragirre 0001.jpg|thumb|ezkerrera|150px|Ormaiztegiko [[Zumalakarregi Museoa]]n dagoen Iparragirreren erretratua.]]
[[Fitxategi:Altzola etxea, Urretxu, Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg|thumb|ezkerrera|150px|[[Altzola etxea (Urretxu)|Altzola etxea]], [[Urretxu]], Iparragirreren jaiotetxea.]]
[[Urretxu]]ko (Gipuzkoa) antzinako kale nagusiko [[Altzola etxea (Urretxu)|Altzola etxean]] jaio zen, Bere gurasoak [[Jose Agustin Iparragirre Aranburu]] eta [[Francisca Manuela Balerdi Eskorta]] ziren. 1820. urtean. Aita, gozoki denda baten jabea zen. [[Zerain]]en maisu ziharduen osaba batekin egin zituen lehen ikasketak. Hamaika urterekin [[Gasteiz]]a bidali zuten gurasoek ikastera, baina laster itzuli zen. Hamahiru urte zituela gurasoak [[Madril]]a aldatu ziren, baina berehala, 1833. urtean, [[Lehen Karlistaldia]] piztu zen, eta ihesi gurasoei ezer esan gabe osabaren etxera joan zen.
 
1834. urtean karlisten gudari talde batean sartu zen, Gipuzkoako lehen batailoian, 1839 arte. 1835eko uztailean, zauriturik atera zen Jose Maria nerabea [[Mendigorriko gudua|Mendigorriko Guduan]]. Berriz zauritu zuten 1836ko apirilean [[Castejóngo Gudua (1836)|Castejongo Guduan]], zubiaren defentsan. [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos erregenahiaren]] guardiako kide izan zen, eta erbesteko bidea hartu zuen harekin batera 1839ko irailean, [[Endarlatsa]]tik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Amagoia Gurrutxaga|abizena=Uranga|izenburua=Gidoia|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/udako_serieak2020/08/11/mito-bat-tiraderan/gidoia.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-08-16}}</ref> Frantzian jauntxo baten babesa izan zuen, eta [[Caroline Duprez]] abeslariarekin jardun zuen musika eta kantua ikasten, horretarako zituen berezko dohainak jorratzen. 1848an, frantziar agintariek erbesteratu egin zuten, [[1848ko iraultzak|1848ko iraultzen]] giro nahasian jendaurrean ''[[Marseillesa]]'' abestu zuela eta.