«Jengibre»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 3 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{taxotaula automatikoa}}
'''Jengibrea''' (''Zingiber officinale'') [[espezia]] bat da, tropikoko landare iraunkor baten [[errizoma]] edo lurrazpiko [[zurtoin]]a da. Hain aspalditik lantzen da non ez baita gaur egun jengibrearen basa-landarerik aurkitzen. Errizoma horiek lurrean sartuz ugaltzen da. Txinako nabigatzaileek itsasontzietan eramaten zituzten zeharkaldi luzeetarako, kutxetan landatuta, [[eskorbuto]]<nowiki/>ari aurre egiteko.
 
Transplantea erraza bada ere, hozte sistemak, aireko garraioa eta berotegiak asmatu aurretik, jengibrea bidaia luzea eginda iristen zen, almibarrean kontserbatuta edo, maizago, lehortuta, osorik nahiz hautsetan kontsumitzeko.
 
== Etimologia ==
Hitza euskarara [[gaztelania|gaztelerako]] {{lang|es|jengibre}} eta [[frantses]]ezko {{lang|fr|gingembre}} hitzetatik etorri da. Hauek [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] [[latin]]ezko ''gingiber, zingeber'' hitzetatik, [[latin]]eko {{lang|la|zingiberi}} hitzetik eratorria. Latinera [[Antzinako Greziera]]tik etorri zen, {{lang|grc|ζιγγίβερις}} (''zingíberis''). Grezierara [[India]]ko hizkuntzetatik etorri zen: {{lang-pi|siṅgivēra}}, {{lang-sa|शृङ्गवेर|śṛṅgavera}}. Honaino iritsita bi teoria ezberdin daude. Sanskritoz {{lang|sa|शृङ्गं}} hitzak ''adar'' esan nahi du, baina baliteke hau herri etimologia bat izatea. Beste teoriak dio [[tamilera]]tik datorrela, eta ''jengibre sustraia'' esateko erabiltzen zen modua izatea: {{lang-ta|இஞ்சி|inci}} eta {{lang|ta|வேர்|ver}}.
 
== Sukaldean ==