«Irugarrengo Prantziskotarra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Irugarrengo Prantziskotarra.png|thumb|''Irugarrengo Prantziskotarra'' aldizkariaren azaletako bat.]]
'''''Irugarrengo Prantziskotarra''''' 1913ko uztailetik 1936ko uztailera arte [[Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena|Aita Kaputxinoek]] argitaratutako euskara hutsezko hilabetekaria izan zen. <ref>http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=11816</ref>
 
Ohiko formatua zortzi orrialdekoa zen, 210 bider 140 milimetroan, hasiera batean Elizbarrutiko Inprentan eta ondoren Iruñeko [[Harresiez kanpoko kaputxinoen komentua (Iruñea)|Harresiez kanpoko komentuko]] Ama Birjinaren Inprentan egina. Zuzendaritza eta administrazioa hiri honetan zeuden.
Zuzendari eta sortzailea [[Damaso Intza|Aita Damaso Intza]] izan zen, [[Joakin Eugenio Plácido Senosiain|Aita Buenaventura OieregikoaOieregikoaren]]ren laguntzarekin, nafar eta gipuzkoar kolaboratzaileak izan zituena, ia bere osotasunean kaputxinoak. Gehienbat prosan agertzen zen, bertso kolaborazio bakan batzuekin. 1915. urtearen amaieran jadanik hiru mila harpidedun baino gehiago zituen.
 
[[Frantziskotar]]ren Hirugarren Ordenako kide (''Tertziario'' edo ''Hirugarrendar'' izenekin ezagunak) euskaldunei zuzendua zegoen. Hitz idatziaren bidez, Frantziskotar Hirugarrendarren eginbeharrak ondo betetzen laguntzeko asmoarekin. Helburu hori lortzeko, agertzen zen dokumentazio guztia argitaratzen zuen, berezko legedia azaltzen zuen eta “Hirugarrendar” eredugarrien biografiak aurkezten zituen. Herrietako ermandadeen aipamenak eskaintzen zituen, oso ugariak, haien kontzentrazio eta erromesaldienak, eta anaien heriotzen berri ere ematen zuen.
 
Garrantzi berezia ematen zien erlijio-heziketari eta “Hirugarrendarren” prestakuntza moralari, betiere haien ama-hizkuntzan. 1936ko gerra zibilaren ondorioz, argitaratzeari utzi behar izan zion eta ez zuen berriro argia ikusi.