}}
'''Iker Casanova Alonso''' ([[Barakaldo]], [[Bizkaia]], [[1972|1972ko]]ko [[abenduaren 20]])<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Funtsak-Diseño y Programación Web-|abizena=www.funtsak.com|izenburua=Iker Casanova Alonso-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia|hizkuntza=eu|url=https://www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/iker-casanova-alonso|aldizkaria=www.txalaparta.eus|sartze-data=2021-04-20}}</ref> [[Euskaldun|euskal]] [[politikari]], [[idazle]] eta [[Aktibismo|ekintzailea]] da, [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarreko]] kidea [[Eusko Legebiltzarreko X. legealdia|X.]], [[Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia|XI.]] eta [[Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia|XII. legealdietan]] [[Bizkaia|Bizkaitik]] [[Euskal Herria Bildu]] alderdiaren ordezkari gisa. Hainbat lan idatzi ditu [[Euskaleuskal abertzaletasun|euskal abertzaletasunari]]ari eta politikari lotuta.<ref name=":0" /> 2009an [[Espainiako Auzitegi Gorena|Espainiako Auzitegi Gorenak]]k kartzela zigorra ezarri zion [[18/98+ auzia|18/98 makrosumarioaren]] barnean [[Ekin (garaikidea)|Ekin]] taldeko buru izateagatik, zeina auzitegi hark "talde terroristatzat" jo zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El exdirigente de Ekin Iker Casanova toma posesión del escaño dejado por Laura Mintegi|hizkuntza=es-ES|data=2014-09-02|url=https://www.elcorreo.com/alava/politica/201409/02/iker-casanova-toma-posesion-20140902114845.html|aldizkaria=El Correo|sartze-data=2021-04-20}}</ref><ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Injustiziara bidaia|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2079/injustiziara-bidaia|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-04-20}}</ref> 2014ko irailaren 3an sartu zen Eusko legebiltzarrera<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkide da, Mintegi ordezkatuta|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/95310/iker-casanova-eh-bilduko-legebiltzarkide-da-mintegi-ordezkatuta.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-04-20}}</ref> [[Laura Mintegi]] legebiltzarkidea ordezkatuz.
== Biografia ==
[[Barakaldo|Barakaldon]]n jaioa, gaztetatik erakutsi zuen joera ekintzaile eta ezkertiarra. 2003ko urriaren 8an atxilotua izan zen [[Bilbo|Bilbon]]n beste hainbat euskal ekintzaile eta abertzalerekin batera ustez [[Ekin (garaikidea)|Ekin]] taldeko zuzendaritzan parte hartzeagatik, [[18/98+ auzia|18/98 sumario]] ezagunaren ondorioz.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Espainiako Poliziak eta Frantziakoak 34 lagun atxilotu dituzte elkar hartuta egin duten operazioan|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/1515/espainiako-poliziak-eta-frantziakoak-34-lagun-atxilotu-dituzte-elkar-hartuta-egin-duten-operazioan.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-04-20}}</ref> [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epailearen aginduz egin zen operazioa, zeina Euskal Herriko historian [[Dena da ETA|''Dena da ETA'']] estrategiaren adibiderik argienetako bat den, sumario horren ondorioz, besteak beste, [[Euskaldunon Egunkariaren itxiera|euskarazko egunkariak]] eta euskara eta euskal kultura sustatzea helburu zuten hainbat erakunde itxiarazi baitziren, "[[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] inguruaren" parte gisa hartu zirelako, ondoren frogatu zen bezala, bidegabeki.<ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Baigorri Argitaletxea|abizena=SA|izenburua=El 18/98 baja el telón dejando dolor pero sin lograr su objetivo|hizkuntza=es|data=2018-01-05|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-01-05/hemeroteca_articles/el-18-98-baja-el-telon-dejando-dolor-pero-sin-lograr-su-objetivo|aldizkaria=GARA|sartze-data=2021-04-20}}</ref> [[Espainiako Auzitegi Gorena|Espainiako Auzitegi Gorenak]]k 7 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El Tribunal Supremo condena a siete años y medio al barakaldés Iker Casanova por pertenencia a ETA|url=http://barakaldodigital.blogspot.com/2009/05/el-tribunal-supremo-condena-siete-anos.html|sartze-data=2021-04-20}}</ref>
2011ean atera zen espetxetik<ref>{{Erreferentzia|izena=AITOR UBARRETXENA / San|abizena=Sebastián|izenburua=Iker Casanova ocupará el escaño que deja Mintegi|hizkuntza=es|data=2014-09-02|url=https://www.elperiodico.com/es/politica/20140902/casanova-ocupara-el-escano-que-deja-mintegi-3488821|aldizkaria=elperiodico|sartze-data=2021-04-20}}</ref> eta harrez geroztik hainbat elkarte ultraeskuindarren jomugan egon da, horren adibide [[Duintasuna eta Justizia]] elkarteak 2014an jarritako salaketa, zeinetan Casanovari legebiltzarkide izateko eskubidea zalantzan jarri zitzaion.<ref name=":2">{{Erreferentzia|abizena=EFE|izenburua=Archivada la denuncia de DyJ contra Iker Casanova (EH Bildu)|hizkuntza=es|data=2015-01-10|url=https://elpais.com/ccaa/2015/01/10/paisvasco/1420925404_982139.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2021-04-20}}</ref> [[Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia|Euskal Herriko Auzitegi Gorenak]] salaketa artxibatu zuen 2015ean.<ref name=":2" />
2014ko irailaren 3an sartu zen lehenengoz [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrera]], X. legealdian, Laura Mintegi legebiltzarkide abertzalea ordezkatuz. Ondoren beste bi aldiz izan zen hautetsia ([[2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2016]] eta [[2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2020ko hauteskundeetan]]) eta ibilbide emankorra izan du Legebiltzarrean. Osoko bilkuretan, X. legealdian 30 parte-hartze erregistratu zitzaizkion, 80 inguru XI. legealdian eta 20tik gora XII. legealdian. Gainera, 16 batzorde baino gehiagotan parte hartu du, hala, Euskal Herria Bildu alderdiaren legebiltzarkide ezagunenetariko bat bihurtuz aipatutako legealdietan zehar.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Eusko Legebiltzarra: legebiltzarkideak eta organoak|argitaletxea=Eusko Legebiltzarra|hizkuntza=eu|url=https://www.legebiltzarra.eus/comparla/e_comparla_alf_ACT.html}}</ref>
== Erreferentziak ==
== Kanpo estekak ==
{{bizialdia|1972ko||Casanova, Iker}}
[[Kategoria:Barakaldarrak]]
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
|