Hamabosteko errugbi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
XIX. mendearen erdialdera, [[Britainia Handia]]n tren-sare handi bat hedatu berria zen: horren bidez, uharteko hiri eta herrien arteko hartu emana estutu egin zen eta ondorioz eskola arteko errugbi partidak hedatu eta emendatu ziren.
 
1840. urtean, araudiak batzeko beharra sortu zen: asmo horrekin, ingeles eskoletako ikasleak arauak idatziz jartzen hasi ziren. Lan horretan aritu zen lehena [[Rugby-ko Eskola]] izan zen. Bertan jokatzen zen errugbiaren bertsioa oso fisikoa zen, zangotrabatzeak eta jokalari pilatzeak baimentzen baitzituen ([[ingeles]]ez, «hacking» eta «maul»), baloia eskuetan zutelarik, eta hartu, elkarren artean pasatu eta lasterka egitea onartuta zeuden. Azkenean, hiru ikaslek ezarri zituzten errugbiaren arauak, 1845eko abuztuaren 28an: William Delafield Arnoldek, W. W. Shirleyk eta Frederick Hutchinsek. Arau horiei, beste eskoletakoek beste arau batzuk kontrajarri zitzaizkien, eskuen erabilera eta indar fisikoaren erabilera mugatuz. Haien artean, [[Eton|Etoneko]]eko (1847) eta [[Cambridge]]<nowiki/>ko (1848) arauak dira azpimarragarrienak: beren arautegiak trebetasuna bultzatzen zuela zioten eta Rugbykoa, berriz, indarraren aldekoa zela.
 
Urteak pasa ahala, Rugby eskolako araudian jolasteko prest zeuden kirol elkarteak sortzen hasi ziren. [[1843]]an munduko "football" kirol elkarte zaharrena sortu zen, Guy's Hospital Football Club, eskolako ikasle ohiekin. 1854an sortutako Dublin University Football Club delakoa da, oraindik jokatzen deen «football»-eko kirol elkarte zaharrena da, edozein araudiren pean. 1857 edo 1858an sortutako Blackheath taldea oraindik diharduen unibertsitate kirol elkarte zaharrena da.