Gorako jauzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
'''Gorako jauzia''' —''altuera jauzia'' izenaz ere ezaguna— [[atletismo]]ko proba bat da, parte hartzaileek langa horizontala korrikaldi laburra eta jauzi batekin gainditu behar izatean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta historian zehar arauak aldatu egin dira eta jauzilariek teknika gero eta hobeak erabiltzen dituzte. Izan ere, garai modernoetan ere erabilitako ''[[sabel-biribilkia]]'' teknika ia baztertuta dago gaur egun, [[Dick Fosbury]]k ''Fosbury flop'' edo bizkarreko teknika probatu eta laster samar hedatu zenetik. Ordura arte, munduko errekorra [[Valery Brumel]] sobietarrarena zen, 1963an teknika zaharrarekin 2,28 metroko altuera gainditu baitzuen.
[[FileFitxategi:CeciliaYeung High Jump.jpg|leftezkerrera|thumb|Langa gainetik gainditu eta langa erori ez.]]
Teknika berria, barrarantz, zeharkako noranzkoan eta kurba bat eginez korrika joatean datza; behin barra ondora iritsita, honekiko bizkarrez eta gertueneko besoa luzatuta jauzi egiten da gero. Era hau, askoz eraginkorragoa da ikuspuntu [[Biomekanika|biomekanikotik]], jauzilariaren grabitate zentroa eta gainditu beharreko barraren artean tarte txikiagoa uztea ahalbidetzen baitu, honela, altuera irabaziz.