Gaztelau Ezkerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
16. lerroa:
== Historia ==
 
Gaztelau Ezkerra 2002an Madrilen formalki osatu zen, [[Izquierda Comunera]] (gazteleraz, ''Ezker Komuneroa'') [[Unidad Popular Castellana]] (gazteleraz, ''Gaztelau Herri Batasuna'') bazegoen erakunde batean; [[Yesca]] (euskaraz, Ardagai), antzina Juventudes Castellanas Revolucionarias (gazteleraz, ''Gaztelau Gazteria Iraultzaileak'') deitutako kolektiboa; Mujeres Castellanas (gazteleraz, ''Gaztelau Emakumeak'') eta Círculo Castellano de Toledo (gazteleraz, ''Toledoko Gaztelau Zirkulua''). Partido Comunista del Pueblo Castellano ([[Espainiako Herrietako Alderdi Komunista|Espainiako Herrietako Alderdi Komunistaren]]ren Gaztelako atala) Gaztelau Ezkerrean sartu zen, baina, geroago, erakundetik atera zen.
 
Gaztelau Ezkerraren helburua Gaztela batzea da, Gaztelako Nazio deritzoten eremua pairatzen duen zatiketa gaindituz. Izan ere, Nazioa bost autonomia-erkidegoetan zatituta dago. Bestalde, Gaztelan [[Estatu sozialista|errepublika sozialista]] [[Burujabetza|burujabea]] ezarri nahi dute, berena eginez [[Gaztelako Komunitateen Gerra|komuneroen]] ohiturak eta urtero apirilen 23an [[Villalar de los Comuneros]]ko zelaietan aldarrikatzen dute eskaera horiek. Egun hura ofizialki [[Gaztela eta Leon|Gaztela eta Leongo]]go eguna da, eta erakunde [[Gaztelanismo|gaztelanistek]], Izquierda Castellana edo [[Tierra Comunera]], kasu, ''Gaztelako Egun Nazional'' bezala aldarrikatzen dute.
 
[[Internazionalismo|Internazionalista]] bezala definitzen da, hainbat [[Askapen nazional|askatasun mugimendu nazional]] sustatzen baititu [[Euskal nazionalismoaren hastapenak|Euskal Herrikoa]], [[Katalanismo|Kataluniakoa]], [[Palestinar Aginte Nazionala|Palestinakoa]] edo [[Irlandar errepublikanismo|Irlandakoa]] beti ikuspuntu demokratikotik eta langileriaren burujabetzatik. Arrazoi berberak direla-eta, elkartasuna du [[Kuba]]rekin eta [[Latinoamerika|Latinoamerikan]]n gertatzen ari diren prozesu iraultzaileekin, adibidez, [[Venezuela]]n, [[Bolivia]]n edo [[Ekuador|Ekuadorren]]ren daudenak.
 
Hauteskundeetan emaitza txikiak izan ditu: 2003ko autonomia erkidegoetako hauteskundeetan, 621 boto (0,06%) Gaztela-Mantxan, 3.972 boto (0,25%) Gaztela eta Leonen eta 1.119 boto (0,04%) Madrilgo autonomian.