Zibilizazio minoiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
75. lerroa:
[[Fitxategi:Knossos - North Portico 02.jpg|320px|thumb|ezkerrera|[[Knossos]], berreraikitako zutabedia]]
 
Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio aldiaren lehenengo zortzi mendeetan zehar, kretarrek ez zuten [[Neolito]]ko bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas merkataritzari esker [[Antzinako Egipto|Egiptorekin]] harremanetan izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan, bada, kretarrek idazteko sistema bat eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu zuten, hiru jauregiren inguman : [[Knossos]], [[Festo]] eta [[Malia]]. Hirurak aldi berean suntsitu ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago jauregi berri eta handiagoak eraiki ziren leku haietan herran, baina K.a. 1450 inguruan guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera.
 
Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko susperraldi mantso bat eta gero, sormenaren eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.
 
Kretako jauregi handiena Knossoskoa izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari buruzko lehenengo datuak, buztinezko oholetan idatziak. Greziako [[elezahar]] klasikoetan Minos erregearen jauregia zen Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea, [[Asiria]]ko eta [[PersiaAkemenestar Inperioa|PertsiakoPersiako]] jauregiekin konparatuta behinik behin ; ez dago behintzat halako batasun eta handitasun efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik, berriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak, sabai apalekoak baitziren. Nolanahi ere, [[zutabe]]zko galeriek, eskailerek eta aireztatze [[patio]]ek zabaltasun eta irekitasun kutsu atsegina emango zioten. Hormetako batzuk, margo bikainez apainduak, halako dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi zituzten gobernariak, printze gerrariak ote ziren, Egipto eta [[Mesopotamia]]koak bezalako errege sainduak edota merkatariak, baina arkeologia lanetan azaleratu diren aztarnak aztertuta ezer izatekotan merkatariak izango zirela esateko arrazoiak daudela ematen du, han azaldu diren biltegi, lantegi eta langelek jauregia ez zela errege egoitza soila erakutsi baitute, administrazio eta merkataritza jardueretarako gune handi bat baizik.
 
== Artea ==