XML: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
3. lerroa:
'''Markatzeko lengoaia hedagarria''' ('''XML''') xede orokorreko [[markaketa lengoaia]] da. [[Lengoaia hedagarri]] moduan sailkatuta dago, erabiltzaileek bere elementuak sortzeko aukera baitute. Egituratutako datuak informazio sistema ezberdinen artean partekatzea da bere helburu nagusia, batez ere [[Internet]]en bitartez. Bai dokumentuak kodetzeko bai datuak seriatzeko erabiltzen da. Azken kasu honetan, testuan oinarritzen diren beste seriatze lengoai batzuekin parekatu daiteke, hala nola [[JSON]] eta [[YAML]].
 
== Historia ==
XML markaketa lengoaiak sortu baino askoz lehenago bazeuden beste markaketa sistema batzuk, [testu egituratu]a kasu. Testu hutsa idatziz webgunerako dokumentuak sortu daitezke, HTML zer den jakiteko beharrik gabe. Testu arrunta idatzi, eta makinak HTML kodera bihurtzen du. Testu egituratua erabiltzen den kasu zehatza [[wiki]]ena da. Honetan testuari "marka" edo "etiketa" ezberdinak gehitzen zaizkio burutu nahi den aldaketaren arabera, eta honen ondorioz hainbeste markaketa lengoaia sortu izan dira.