«Ezkonsari»: berrikuspenen arteko aldeak

28 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
'''Ezkonsaria''' edo '''dotea''' kultura askotan emaztegaiak edo haren familiak senargaiari eman beharreko dirua edo ondasunen multzoa da, [[Ezkontza|ezkondutakoan]] senarrak emaztearen kontu egiteko.
 
[[Gipuzkoa]]n ondarea seme edo alaba bakar bati transmititzea eskualdatzea funtsezkoa zenez, gainontzekoek "legitima" edo [[seniparte]] bat jasotzen zuten, askotan alabei ezkonsari moduan ematen zitzaiena.<ref>{{erreferentzia|aldizkaria=Euskonews|izenburua=Emakumeen eginkizunak Gipuzkoako oinordetza sisteman XVI-XVIII. mendeetan|izena= Oihane |abizena= Oliveri Korta|url=http://www.euskonews.com/0151zbk/gaia15101eu.html}}</ref> Euskal [[Baserri|baserrietanbaserri]]etan, neska [[Nerabezaro|nerabea]] goiz hasten zen ezkonsaria prestatzen: [[Maindire|izarak]], mantak, mahai zapiak eta etxeko oihalezko beste hornigai batzuk.
 
Neska nerabea ordu luzetan aritzen zen lanean, baina auzoko beste emakumezko batzuen laguntza izaten zuen, hala nola mojak, alargunak, ezkongabeak edo ahizpak. Oihal horiek ontzeko, [[Liho|lihoaliho]]a eta [[Artile|artileaartile]]a erabiltzen zen, Euskal Herrian ohikoak ziren materialak, eta [[kutxa]] dotore batean biltzen ziren, ezkontzarako.
 
Lanordu luze horietan, irun eta ehundu egiten zuten [[ehungailu]] eta [[Goru|goruengoru]]en bidez, besteak beste. Laguntza horregatik, laguntzaileek ordain bat eskuratu ohi zuten. Emakumeek abestiak eta [[Bertsolaritza|bertsoak]] kantatzen zituzten, baita ipuin, elezahar, igarkizun eta esaera zaharrak kontatu ere. Ondorioz, tradizioaren transmisiorako jarduera garrantzitsua zen.
 
== Erreferentziak ==