«Epidemia»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 2 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[Fitxategi:Snow-cholera-map.jpg|thumb|[[Londres]]en 1854an izandako izurritea [[John Snow]] doktoreak aztertu zuen, eta mapa hau egin zuen, historian izan den lehenengo azterketa epidemiologikoa. Puntuek hildakoak adierazten dituzte; gurutzeek, berriz, gaixoek edandako ura zein putzutatik hartu zuten.]]
{{Ohar medikoa}}
'''Epidemia''', '''izurria''' edo '''izurritea''' edo lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion [[eritasun|gaixotasuna]] da. Batzuetan, lekuan lekukoa da (munduko leku zehatz batean) edo orokorragoa. Hainbat [[kontinente]]takoa edo mundu osokoa denean, [[pandemia]] hitza erabiltzen da. Beste mota bateko eritasunekin loturik egon daitekeen arren, termino hori [[gaixotasun infekzioso]]ekin erabiltzen da batez ere.
 
Bereziki, ''Yersinia pestis'' ([[Yersinen baziloa]]) edo ''Pasteurella pestis'' baziloek eragindako gaixotasunetarako erabili da ''izurrite'' izena. Izurriak gizakiak eta animaliak ([[karraskari]]ak, batez ere) jotzen ditu. Karraskariak dira baziloaren bizitoki nagusia. [[Arratoien arkakuso]]aren ''(Xenopsylla cheopis)'' eta, batzuetan, [[gizakiaren arkakuso]]aren ''(Pulex irritans)'' bitartez kutsatua izaten da. Izurriak gizonaren [[birika]]k joz gero, airearen bitartez ere kutsa daiteke.