Eguraldi iragarpen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Eguraldia}}
[[ImageFitxategi:Day5pressureforecast.png|thumb|righteskuinera|Presio iragarpena bost egunera Ozeano Barean, Ipar Amerikan eta Ipar Atlantikoan (2008-6-9).]]
 
'''Eguraldi iragarpena''' etorkizunean eta leku jakin batean [[atmosfera]]ren egoera aztertu eta iragartzeko [[zientzia]] eta [[teknologia]]ren aplikazioa da. [[Gizaki]]ok betidanik saiatu izan gara [[eguraldi]]a iragartzen, eguneroko ekintzak egiteko lagungarri baita. Gaur egun, [[eguraldi]]a iragartzeko [[atmosfera]] ikertzen duten [[meteorologia]]ren erabideak erabiltzen dira. Hala ere, [[atmosfera]]ren izaera kaotikoa eta ezaguera partzialak zehazgabe bihurtzen ditu iragarpenak, batez ere, epe luzerako iragarpenen kasuan.
 
Eguraldi iragarpenak eskualde-mailan eta, bereziki, toki-mailan egitea oso jarduera garrantzitsua da gaur egun, eta oso hedatuta dago ia mundu osoan eta jarduera askotan. [[Hegazkintza|Hegazkintza zibilzibilaren]]aren antolaketa (ordutegiak, aurreikuspenak, hegaldien alternatibak, etab.) iragarpen oso zehatzen mende dago, eta gero eta gehiago. Gauza bera gertatzen da beste jarduera-mota batzuetan ([[nekazaritza]], [[garraio]]a, [[merkataritza]], mota guztietako zerbitzuak, etab.). Jarduera hau [[estazio meteorologiko]]ek emandako datuetan oinarritzen da. Estazio meteorologiko horiek estrategikoki kokatuta daude eta elkarren artean komunikatuta, eta eguraldiaren iragarpena uneoro [[satelite meteorologiko]] askotatik lortutako informazioan oinarritzen da, batez ere [[satelite geoegonkor]]retatik, [[drone]]etatik eta datu atmosferikoak lortzeko beste bitarteko batzuetatik.
 
Munduko leku batzuetan, eguraldi iragarpena erabiltzen da egun jakin batean nola jantzi erabakitzeko. Kanpoko jarduerak [[euri]], [[elur]] eta [[haize]] hotzaren eraginpean daudenez, iragarpenak erabilgarriak dira oso ekitaldiak antolatzeko.
16. lerroa:
Baina, [[meteorologia]] modernoaren sorrera [[1837]]an gertatu zela erran daiteke, [[telegrafo]]arekin batera. Geroztik gaur egun erabiltzen diren instrumentu guztiak sortu zituzten. Baita [[meteorologia|meteorologo]] famatuenak sortu ere, tartean [[Francis Beaufort]] ([[Beaufort eskala]]ren sortzaile), [[Robert Fitzroy]] (Fitzroy [[barometro]]a asmatu zuena), [[Lewis Fry Richardson]] ([[1922]]an, eguraldiaren zenbaki-iragarpen sortzailea), eta abar.
 
Eguraldiaren iragarpena publiko zabalari eskaintzea XIX. mendetik aurrera egin da. Lehendabiziko eguneroko iragarpenak 1861ekoak dira, Britainiako ''[[The Times]]'' egunkarian plazaratuak. Geroztik, egunkariez gain [[Irrati (hedabidea)|irratietan]] (1925etik), [[Telebista|telebistantelebista]]n (1936tik) eta azkenik [[Webgune|webguneetanwebgune]]etan ere topa daitezke jendarte orokorrari zuzenduriko eguraldi iragarpenak.
 
== Teknikak ==
28. lerroa:
Euskal Herrian, [[Tenporak]] erabili izan dira epe luzeko iragarpenak egiteko, baina egungo dituek ez diote oinarri zientifikorik ematen.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Eguraldi]]a
* [[Euskalmet]]